Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Lengoai Naturalaren Prozesamendua (Q3)

junio 21st, 2009 · No hay Comentarios

Lengoaia naturalen prozesamendua (LNP, edo ingelesez, NLPNatural Language Processing) adimen artifizialaren barne izanik, hizkuntzalaritza konputazionalean ingeniaritzari zuzendutako atala da. LNP lengoaia naturalen bidez pertsona eta makinen arteko komunikazioa era konputazionalean burutzea ikertzeaz arduratzen da. Eredu hauek ez dira lengoaiaren ulermenean bakarrik oinarritzen, baizik eta giza ezagutzaren aspektu orokor batzuetan eta memoriaren antolaketan ere.

Asko erabiltzen dira LNP teknikak Informazio Testualaren Berreskurapenaren arloan. Alde batetik dokumentuen edukiaren deskripzioa errazteko, eta beste aldetik, erabiltzailearen kontsultaren errepresentazioa egiteko. Modu honetan bi deskripzioak konparatu egiten dira eta erabiltzaileari gehien komeni zaiona aurkezten zaio.

Lengoai Naturala zer den hobeto ulertzeko, definizio hau eman genezake:

“Se denomina Lenguaje Natural a un lenguaje escrito o hablado usado por una comunidad que es precisamente lo contrario a un lenguaje para establecer comunicación con una computadora, mediante la entrada de datos, o la programación de su funcionamiento.” (Guzmán 1997).

Lengoaia Naturalaren ulermena eta ezagutza Adimen Artifizialaren arazo nagusienetakoak dira, giza hizketaren konplexutasunagatik, irregularitateagatik eta dibertsitateagatik; eta baita textu eta esaldien esanahiari lotutako arazo filosofiko eta psikologikoengatik.

Lengoai Naturalaren Prozesamenduak hainbat aplikazio ditu:

  • Textu zuzenketa
  • Itzulpengintza automatikoa.
  • Informazioaren berreskurapena.
  • Informazio eta Laburpen ateratzea.
  • Dokumentuen Bilaketa.
  • Entrenamendu eta Hezkuntzarako Sistema Inteligenteak.

Erreferentziak:

Etiquetas:

  • Etiquetas