Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Lengoaia naturalaren prozesamendua

junio 22nd, 2009 · No hay Comentarios

LNP (Lengoaia naturalaren prozesamendua) adimen artifizialaren barne izanik, hizkuntzalaritza konputazionalean ingeniaritzari zuzendutako atala litzateke. Lengoaia naturalaren bidez pertsona eta makinen arteko komunikazioa era konputazionalean burutzea lortzen da.

Lengoaia naturala maila desberdinetan anbiguoa dela esaten da:

  • Maila lexikoan: hitz bakar batek esanahi ezberdinak izan ditzake.
  • Erreferentzia mailan: anaforen eta kataforen entitate linguistikoa zehaztea suposatzen du.
  • Egitura mailan: Zuhaitz sintaktikoak sortzeak dituen sintagma preposizionalen dependentziaren anbiguotasuna.
  • Maila pragmatikoan: Esaldi askok, idatzita dagoena baino zerbait gehiago adierazi nahi dute eta ironiek garrantzi handia dute mezuaren ulermenean.

Anbiguotasun hauek eta beste batzuk ebazteko bidea, lengoaia naturalean ematen diren sarrerak anbiguotasunik gabeko barne errepresentazio batean itzultzea da.

Erreferentziak:

Etiquetas:

  • Etiquetas