Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Liburutegi Digitalak

noviembre 14th, 2009 · No hay Comentarios

Liburutegi digitalak eduki digitalak gordetzen dituen tokia da, bertan informazioa formato elektroniko desberdinetan gordeta dago. Originala, paperean idatzitakoa, existitzekotan lehentasuna galdu egiten du. Orokorrean liburutegi txikiak eta espezializatuak dira, bilduma mugatuak dituztenak.

Euskomedia Eusko irakaskuntzaren fundazioa da, 2002ko otsailaren 18an sortua. Bere helburu nagusia eduki kultural eta zientifikoak zabaltzea da baliabide telematikoen bitartez. Gizarte eta euskal kulturan interesatuak dauden pertsonentzat erabilgarri izateko ere sortu zen.

Hedatuz euskal zientzia eta kulturaren liburutegi digitala dugu eta Euskomedia fundazioak sortu zuen. Artikulu, monografia eta lan espezializatuak (eusko irakaskuntzan editatuak 1918. urtetik aurrera) eta RIEV-en sortutakoak 1907tik aurrera.

5ooo artikulu baino gehiago dira Hedatuzen daudenak eta hainbat gairi buruzkoak gainera. Historiarekin, antropologiarekin, artearekin, zientzia politikekin, soziologiarekin eta linguistikarekin lotuak direnak nabarmentzen dira. Erabiltzaileek beraien interesa sustatzen duten edukietan harpidetu ahal izango dira eduki sindikazio formatoen bidez: ATOM eta RSS.

Era berean, bere kontsultak formatu hauetara esportatu ahal izango ditu: ASCII Citation, BibTeX, Dublin Core, EP3 XML, EndNote, METS, MODS, OpenURL ContextObject, Refer eta Reference Manager.

ITURRIAK:

Etiquetas:

  • Etiquetas