Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Liburutegi digitalak

enero 22nd, 2010 · No hay Comentarios

Liburutegi digital edo birtualetan, bilatu nahi diren errekurtsoak formatu digitalean (pdf, doc, etab.) aurkitu ditzakegu, eta ordenagailuen bidez egin ditzakegu gure bilaketak. Horretarako, bilaketa iturriak erabilgarriak egon behar dira uneoro, eta ez dauka garrantzirik informazio iturri hau prozesatu eta bildu duten pertsonak non dauden edo nortzuk diren.

Liburutegi digitalen edo birtualen azalpena eman ondoren, Bizkaian eta Espainian dauden bi aztertuko ditut.

Bizkaiko liburutegi digitalaren helburua beraiek daukaten ondarea munduko edozein pertsonantzat eskuragarria egotea da. Bertan XVI., XVII. eta XVIII.mendeetan argitaratutako liburuak daude, baita 1501.urtea baino lehenagoko 38 inkunable. Obra zaharrena inkunable bat da, 1472.urte inguruan Johannes Gerson-ek argitaratutakoa: “De Simonia; De probatione Spirituum; De eruditione confessorum; De remediis contra recidivum peccandi”; eta liburutegi honetako obra gehienak euskaraz, gaztelaniaz eta latinezkoak dira.

Espainiako beste liburutegi digital bat Biblioteca Virtual Miguel De Cervantes da. 1999.urtean sortu zenetik, euren katalogora ikerketa historikoekin zerikusia duten tituluak batzen joan dira, gaur egun materia honetan garrantzitsua bihurtu den arte. Formalki, “kultura hispanikoen liburutegia” bezala hartzen da, eta leku geografikoetaz egindako ikerketetaz arduratzen da ere. Katalogoan Iberiar penintsularen eta Amerikar kontinentearen historiari buruzko artikuluak daude, baina baita ere kultura mesopotamikoa eta Europa, Afrika edo Asiako historioak aztertzen dituzten artikuluak.

 

Erreferentziak:

Etiquetas:

  • Etiquetas