Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Liburutegi digitalak

octubre 11th, 2009 · No hay Comentarios

 Aurreko artikuluan aipatu bezala, teknologia berrien garapenak liburu elektronikoen presentzia ekartzeaz gain liburutegi digitalen berri ere eman digu. Bertan, formatu digitalean gordeta daude eta lehenago aipatutako e-book-ak irakurtzeko bezala, hauetan araktzeko ere ordenagailuaren beharra ezinbestekoa da.

Liburutegi hauetan, digitalizazio prozesua katalogoarekin hasi zen, aldizkarien aurkibidearekin eta laburpen zerbitzuekin jarraituz, eta e-book edota liburu elketronikoen argitalpenarekin amaituz. Gaztelerazko liburutegi digital handienen  eta arrakastatsuenen artean “Biblioteca vitual Miguel de Cervantes”, “la Biblioteca Virtual e la UNMSM”, “la biblioteca digital de la UCM”, edo ” la Fundación de Sancho el Sabio” ditugu.

Gehien ezagunak diren liburutegi digitalak sareko handienak dira; adib. : Perseus Project,Gutenberg Proiektu eta Ibiblio. Eskola edota unibertsitate liburtegiak ere deskarga digitalerako leku web bat sorteko kapazak dira liburu elektroniko, audioliburu, musika eta bideorekin. Liburtegi digital garrantzitsu batzuk artxibo moduan erabiltzen dira adib.: Liburutegi lexikoa.

Euskal Herrian Hedatuz da zientzia eta kulturaren liburutegi digitala eta Euskomedia da proiektu honen bulzatzaila, Euskomedia Eusko Ikaskuntzaren Fundazioa da.  Bertan 5.000 artikulu baino gehiago aurki ditzakegu historioa, antropologia, artea , politika, zientziak, soziologia eta hizkuntzalaritza gaien ingurukoak. Gainera, 1918tik aurrera argitaratu diren monografiak eta artikuluak aurki ditzakegu, baita 1907tik RIEV aldizkariaren zenbaki guztiak ere. 

Liburutegi tradizionalek espazio arazoak dituzten bitartean liburutegi digitalek informazio gehiago gordetzeko aukera ematen dute. Horregatik, liburutegi digital bateko koste ekonomikoa askoz ere baxuagoa da ohizko liburutegi batekin alderatuz gero..

Ez dago limite fisikorik  interneten bidez egin bait daiteke bilaketa;  gainera, hitz bakar bat jarriz gero bilduma oso bat bilatzera irits gaitezke. Bestetik aipatekoa da, digitalizazioak legiblidadea hobetu dezakeela irakurmenean aurki ditzakegun arazoak saihestuz adib.orbanak edota dekoloraziak.

Amaitzeko, aipatzekoa da etorkizunari begira digitalizazio proiektuak neurri pisutsuan aurrerapausoak ematen ari direla, horrek dakartzan hobekuntzekin, jakina. Esan beharra dago liburutegi digitalak abiada handian handitzen ari direla Googlek, Yahoo-k edota MSN-ek erakusten diguten bezala.

Iturriak:

 

Etiquetas:

  • Etiquetas