Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Liburutegi elektronikoak, birtualak eta digitalak

enero 17th, 2011 · No hay Comentarios

Gaur egun, badirudi hiru liburutegi hauek ohizko liburutegia baztertuko dutela. Hala ere, baztertu baino, bere zabalkuntzan laguntzen dute; beste tokiko liburutegiak kontsultatu daitezkeelako, eta ohizko liburutegian ez dauden obra edo formatuak aurkitu ahal direlako. Orain, liburutegi elektronikoen, birtualen eta digitalen azalpena emango dut.

Liburutegi elektronikoek paperez mantentzen diren materialak arin eta eraginkorki administratzea ahalbidetzen duten sistema automatizatuak dituzte. Telekomunikazio sistemen bidez informaziora heltzeko urrunetik edo bertatik izan daiteke. Gehien bat, edifizio baten barnean fisikoki aurkitzen diren katalogo eta kolekzio-zerrendak hornitzen dituzte. Deustuko Unibertsitateko Liburutegia elektronikoa da, liburutegian bertan dauden liburuan kontsultatu ditzakezulako sistema elektroniko baten bidez.

Liburutegi birtualak, eduki digitalez gain, zerbitzu birtualak eskaintzen dizkiete erabiltzaileei: kontsultak, maileguak, deskargak… Honela, erabiltzailea ohizko liburutegi batean egongo balitz bezala sentitzen da. Multimedia teknologia altuenetarikoa erabiltzen du, eta honen bidez erabiltzailea sistema desberdinetatik gidatzen du kokaleku desberdinetako bildumak ikus dezan. Liburu batzuk inprimitu daitezke, beste batzuk, ordea, ez dute aukera hori eskaintzen.

Liburutegi honek hainbat abantaila eskaintzen dizkio erabiltzaileari:

*Ez daude ordutegiak, erabiltzaile bakoitzak edozein ordutan kontsultatu ditzake liburutegi hauek.

*Liburu digitalak ez dira higitzen ezta apurtzen.

*Epea amaitzean ez dira liburuak bueltatu behar beste erabiltzaile batek irakurri nahi duelako.

Miguel de Cervantes liburutegia da liburutegi birtual baten adibide argienetarikoa.

Liburutegi digitalak materialak eduki digitaletan (aldizkariak, testuak, egunkariak, bideoak, etab.) dituzten liburutegiak dira; eta erabiltzaileak birtualki edo tokian bertan sar daitezke. Materialak formatu elektroniko desberdinetan biltegiratuta daude, eta paperez dagoen originala, existitzen bada, lehentasuna galtzen du. Normalean, liburutegi hauek txikiak eta espezializatuak dira, zenbait temei buruzko bilduma mugatuekin. Liburutegi digitalen helburua beraien ondarea munduko edozein pertsonarentzat eskuragarri egotea da, informazio iturriak prozesatu edo bildu duten pertsonak non dauden edo nortzuk diren ez dutelako inporta.

Liburutegi digital bat hau izango litzateke:  http://www.bne.es/es/Catalogos/BibliotecaDigital

ITURRIAK:

*Liburutegi digitalak. Idoia Ibarlucearen artikulua, 2010eko urtarrilaren 22an egina. 2011ko urtarrilaren 17an kontsultatua. Orrialdea: http://1idibarl.wordpress.com/2010/01/22/liburutegi-digitalak/

*Bibliotecas…electrónicas? Virtuales? Digitales?Preparado por María Eugenia Morales. Comunidad virtual de docentes TIC, (23 de abril de 2010). 2011ko urtarrilaren 17an kontsultatua. Orrialdea:  http://www.slideshare.net/mmorales_mora/bibliotecas-electronicas-virtuales-digitalesrepositorios

*Ciudades Virtuales Latinas, (1996-2010). 2011ko urtarrilaren 17an kontsultatua. Orrialdea: http://www.bibliotecasvirtuales.com/biblioteca/Articulos/bibliotecavirtual.asp

*Biblioteca digital. (2010, 24) de noviembre. Wikipedia, La enciclopedia libre. 2011ko urtarrilaren 17an kontsultatua. Orrialdea: http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Biblioteca_digital&oldid=42017747.p

Etiquetas:

  • Etiquetas