Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Liburutegi elektronikoak, digitalak eta birtualak

diciembre 20th, 2010 · No hay Comentarios

Aurrerapen teknologikoak berarekin iraultza ikaragarria ekarri du liburutegien lanean, eta beraz, liburutegi elektronikoak, digitalak eta birtualak garatu dira.

Liburutegi elektronikoak automatizazio sistemak ditu eta hauek babesten dituen materialen administrazio bizkorra eta zuzena edukitzea ahalbidetuko du. Telekomunikazio sistemak ere baditu, bere informaziora sartzera utziko dio bertako edo urruneko moduan, formatu elektronikoan. Fisikoki eraikin batean dauden bildumen katalogoak eta zerrendak ematen ditu. Adibidez, Deustuko Unibertsitateko liburutegia liburutegia elektronikoa da.

Liburutegi digitalak eduki digitalak gordetzen dituen tokia da, (textuak, aldizkariak, egunkariak, bideoak, eta abar) bertan informazioa formato elektroniko desberdinetan gordeta dago. Originala, paperean idatzitakoa, existitzekotan lehentasuna galdu egiten du. Orokorrean liburutegi txikiak eta espezializatuak dira, bilduma mugatuak dituztenak. Liburute digitalaren kontzeptuan informatikaren integrazioa bertan dagoela gogoan hartu beharrekoa da; baita komunikazioak ere, funtsezko adierazlea Internet dena. Liburutegi digital batetaz hitz egiteko beharrezkoa da modu batean informazio iturriak libre egotea eta beraien sarrera nonahikoa izatea, hau da, berdin dio nor arduratu den prozesamentuaz eta biltegiratzeaz. Liburutegi digitalaren adibidea Biblioteca Digital Mundial delakoa izan daiteke.

Liburutegi birtuala interfaze bat erakusteko errealitate birtualaren erabilera egiten duena da eta erabiltzailea liburutegi tradizional batean egongo balitz bezalako giroa sortzen du. Hala ere, liburuak ez dira paperean egoten, soporteetan, textu digitalizatuetan eta programa batzuetan baizik. Teknologia multimediarik onena erabiltzen du eta erabiltzailea sistema desberdinen barrena gidatu dezake bildumak leku desberdinetan aurkitzeko, kontaketa eta telekomunikazio sistemen bidez konektatuak daudenak.  Eduki digitalez gain zerbitzu birtualak ditu, kontsultak, maileguak eta deskargak. Liburutegi virtualaren adibide gisa Biblioteca virtual Miguel de Cervantes dugu.

ITURRIAK:

Etiquetas:

  • Etiquetas