Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Marka pertsonalen sortze eta kudeaketa egokia sarean

diciembre 18th, 2011 · No hay Comentarios

Personal branding, by definition, is the process by which we market ourselves to others” Dio Dan Schawbel personal brandingean aditua denak.

Bizitzen ari garen sare sozialen boom honetan hainbat termino berrira egokitu beharrean aurkitzen gara, eta marka pertsonala ere, bete-betean kokatzen da termino horien artean. Marka izenez ezagutzen duguna, laster lotu daiteke produktuetara, objetuetara. Eta pertsonak? Gaur egun argi dago pertsona batzuen eta beraiek saltzen dituzten produktuen arteko lotura. Zentzu horretan aditu honek hausnartu bezala, asko izango dira pertsonen markak famatuekin soilik lotzen dituztenak, baina errealitea uste horretatik urrun dago,

Many people think that personal branding is just for celebrities such as Paris Hilton or Britney Spears, yet each and every one of us is a brand” dio Dan Schawbelek, duda izpirik gabe.

Guk ere badaukagu gure marka pertsonala eta hori argi geratzen da sarean eta sare sozialetan, hartara, gure marka hori babestu eta zaindu beharko genuke, edonork gure informazioa bilatu nahiez gero bere aurrean gure identitate propioa izan eta mantentzeko.

Nola egin genezake hau? Dan Schawbelen arabera, hasteko eta behien ahalik eta lasterren lortu beharko genituzke kontuak sareko gune desberdinetan, bai emaila, eta baita Facebook, Twitter, LinkedIn edo erabiliko dugun beste edozein mediotan. Izan ere, gure izena gordetzea ezinbestekoa da horrela beste norbaitek gure lekua hartu ez dezan. Leku zentral bat ere beharrezkoa da eta gure irudia manejatzeko eta helburu hori lortzeko plan bat eduki beharko genuke. Gure marka pertsonala hiru pausutan kudeatu daiteke:

Gure marka pertsonala topatu

“Think about what face you want to show to the world and how you want to position yourself for success” Dio Dan Schawbelek honen inguruan.

Hasteko beraz, munduari ze irudi erakutsi nahi diozun planteatu behar diozu zeure buruari, gero arrakasta lortzeko asmoz. Domeinu pertsonal bat topatu behar du norberak, leku bat, eta gero ondorengo formula planteatzen du Dan Schawbelek, “To know if you’ve discovered your brand, you need to make this equation equal: Your self-impression = How people perceive you”. Behin hori lortuta norbere neurrira egindako marka pertsonala sortu dezakegu.

Gure marka pertsonala sortu

Prozesu honetan eskuragai dauden medio guztien artean interesatzen zaizkigunetan gure profila zabaltzea da kontua, bai emailean eta baita sare sozialetan ere, bideoak, argazkiak, blogak eta web orriak ahaztu gabe: guzti horrek osatuko du gure irudia sarean. Hauetako bakoitzean oso garrantzitsua da publikatzen den informazioa nola azaltzen den eta edukia eta formak zaindu behar dira, bereziki gure marka pertsonala lan munduan arrakasta bilatzeko asmoarekin sortzen badugu.

Gure marka pertsonala mantendu

Behin gure marka pertsonala eratuta, publiko potentzialarekin hartu emanak izateaz gain (zeina era aktiboan jokatzean lortzen den), marka pertsonal hau mantendu behar da. “There are two main parts to brand maintenance that matter: online “spring cleaning” and “careful listening” dio Dan Schawbelek. Lehenak “Spring cleaning” deritzona, gure marka pertsonala osatzen duten aspektu guztiak zaintzean datza, guregana leku desberdinetatik etorriko denez jendea, gure gune guztiak egon behar dira zainduak. Era berean, denboran zehar aldatu behar dira gauzak, horrela edozein aldaketa egonez gero, islatu behar da, baita gure argazkiak ere aktualizatzea. “Careful listening” ari dagokionez, Dan Schawbelek dionez oso garrantzitsua izango da gure marka pertsonalerako guregan interesatzen direnei era egokian erantzutea, horregatik kontu handiz entzutea gomendatzen du adituak.

Gure marka monitoratu

Azkenik gure marka pertsonala monitoratu dezakegu hainbat tresna erabiliz, izan ere seguruenik hainbat pertsona egongo dira gure irudiaz mintzatzen eta komentario hauek bilatzea garrantzitsua da gero gure irudia zaintzeko. Horretarako tresna desberdinak daude eskuragai, Google reader, delicious.com, Backtype, Yatchtrack etab eta hauek ezagutzen eta erabiltzen ikastea gomendagarria da Dan Schawbelen ustez. Guzti hau burutuz gero ziur gure marka pertsonalaren kudeaketa egokia dela eta gure irudia ere neurri berean eskeintzen dugula.

Hemen daukagu Dan Schawbel “Personal Branding”as hitz-egiten:

Informazio gehiago dago eskuragarri Dan Schawbelen blogean http://www.personalbrandingblog.com/

Erreferentziak:

Dan Schawbel (February 05, 2009) “Personal Branding 101: How to Discover and Create Your Brand”, Retrieved 2011.12.18 http://mashable.com/2009/02/05/personal-branding-101/

Dan Schawbel (December 24, 2008) “Top 10 Free Tools for Monitoring Your Brand’s Reputation”, Retrieved 2011.12.18 http://mashable.com/2008/12/24/free-brand-monitoring-tools/

Dan Schawbel (February 12, 2009 ) “Personal Branding 102: How to Communicate & Maintain Your Brand”, Retrieved 2011.12.18 http://mashable.com/2009/02/12/personal-branding-102/

Iturriak:

Lehen argazkia http://bostinno.com/2011/08/05/4-strategies-to-immerse-yourself-into-the-tight-knit-boston-startup-scene/whats-your-brand/tik aterata 2011ko abenduaren 18an.

Bigarren argazkia http://marketingaccelerator.wordpress.com/2011/09/10/how-to-build-your-brand-on-social-media/tik aterata 2011ko abenduaren 18an.

Bideoa Youtubetik aterata, http://www.youtube.com/watch?v=scHIY9W0tT4&w=640&h=360 2011ko abenduaren 18an.

Filed under: Web Communication Tagged: Digital identity, Personal Branding

Etiquetas:

  • Etiquetas