Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Markaketa lengoaia

noviembre 23rd, 2009 · No hay Comentarios

Markaketa lengoaia informatikan erabiltzen den lengoaia da; honen bidez, testuen egitura, itxura eta formatoa marken eta etiketen bidez adierazten da. Programa informatikoak era egokian interpretatu ahal izateko testuaren jatorrizko edukiari esanahi zehatz bat duten etiketak gehitzen zaizkie.

Gaur egun HTML da markaketa lengoaiarik ezagunenetarikoa, honen helburua informazioa egituratzea delarik. Baina gerora XML sortu zen HTML-ren gabeziak gainditzen dituena. HTML-ak datuak erakusten dituen bitartean XML-ak deskribatu egiten ditu, eta horiek biak elkartzean XHTML agertu da, bi ezaugarriak dituelarik.

Markaketa lengoaiaren aurrekaria hauek ditugu:

  • Scribe: markaketa lengoaia diberatu zuen lengoaia. Honek ondorengo sistemetan izan zuen eragina.
  • TeX: asko erabiltzen da eremu akademikoan, zientzialarien artean batez ere.
  • LaTeX: testuen konposaketa sistema, letra motak sinplifikatzeko eta erabiltzailea testuaren inguruan kontzentratzeko erabilia.
  • BibTeX: erreferentzia sistema bati formatua emateko erabiltzen da.
  • GML: etiketen oinarriari aplikatzen zaien azalpen multzoa.
  • SGML: dokumentuen antolaketa eta etiketatzerako sistema.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas