Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Markaketa Lenguaia

octubre 14th, 2009 · No hay Comentarios

Markaketa lengoaiak testuen egitura, itxura edota formatua adierazteko markak edo etiketak erabiltzen dituzten lengoaia informatikoak dira. Testuaren jatorrizko edukiari funtzio edo esanahi jakin bat duten testu-etiketak gehituz, programa informatikoek modu egokian interpretatu eta agertzea ahalbidetzen dute.

ANSI (“American Standards National Institute”) erakundeak, 1978. urtean, testu-prozesamenduan zebiltzan hainbat talde jarri zituen harremanetan, edozein motatako testuak kodetzeko, egituratzeko eta elkarren artean trukatzeko balioko zuen lengoaia estandar eta orokorra definitzeko asmoz.Markaketa-lengoaiak sortu baino askoz lehenago, markaketa-sistemak existitzen ziren, testu egituratua kasu. Testu hutsa idatziz webgunerako dokumentuak sortu daitezke, HTML zer den jakiteko beharrik gabe. Testu arrunta idatzi, eta makinak HTML kodean bihurtzen du. Testu egituratua erabiltzen den kasu zehatza wikiena da (informazio osagarrirako hemen klikatu). Honetan testuari “marka” edo “etiketa” desberdinak gehitzen zaizkio burutu nahi den aldaketaren arabera, eta honen ondorioz horrenbeste markaketa-lengoaia sortu izan dira.

XML, SGML bezala, metalengoaia da, eta lengoaia desberdinak definitzeko aukera ematen du. HTML, aldiz, SGML bidez definitutako lengoaia soil bat da, esan bezala aplikazio konkretu bat. HTML hizkuntza bat da, eta Interneten argitaratzen diren dokumentuei itxura emateko erabiltzen da, informazioaren diseinu bisuala lantzeko sortu zen eta. Etiketetan oinarrituta dago, eta erabaki daiteke, esate baterako, zer letra tipo izango duen testuak, edo hau letra beltzez idatzi behar den edo etzanez. XMLk HTML osatzen du Interneten, egitura eransten dielako datu horiei, eta semantika eman. Horri esker, sistema desberdinek ulertuko dute zer esan nahi duen. HTMLk ez bezala, bestalde, XMLk etiketa kopuru mugagabea erabili dezake informazioa sailkatzeko.

Estekak:

Etiquetas:

  • Etiquetas