Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Martin Kay, Yorick Wilks eta Hans Uszkoreit

mayo 15th, 2009 · No hay Comentarios

Martin Kay, Yorick Wilks eta Hans Uszkoreit-i buruz egingo dugu berba artikulu honetan. Hiru gizon hauek mundu informatikoan eragin handia izan duten pertsonak dira eta alor honetan eman dituzten aurrerapauso eta lan eredugarriengatik dira ezagun. Martin Kayk eta Hans Uszkoreitek Linguistika Konputazionalaren gainean egin dituzte lan nagusienak eta Yorick Wilkek, berriz, Jakituria Artifizialean gailendu da. Baina amankomunean dutena ordenagailuen mundu honetan duten arrakasta eta beraien izen ona da gaur egunean. Titulu oso garrantzitsuak dituzte hirurek eta jarraian, banan-banan aurkeztuko dizkizuet, beraien bizitzaren nondik norakoen berri emanez eta baita beraien lanak eta esperientzia kontatuz:

 

  •  Martin Kay britainiarra linguistika konputazionalean ezaguna den zientzialaria da. 1961ean Cambridge-eko Trinity College-eko MA jaso zuen. 1958.urtean hasi zen lanean Cambridge-eko Hizkuntza Ikerketa Sailean, Linguistica konputazionalari dagokion lehenegotariko zentroan. Gaur egunean Linguistikako irakaslea da Stanford-en eta Linguistika Konputazionala irakasten du Sarreko Unibertsitatean. Bestalde, itzultzaile automatikoaren  aurrendari bezala dute Martin Kay. Horrez gain, bera da Linguistika Konputazionaleko Nazioarteko Batzordearen buru.

 

  •  Yorick Wilks zientzialari britainiarra Adimen Artifizialeko irakaslea da unibertsitatean. Giza hizkuntzen ulermenaren edukien bide-erakusle izan zen ordenagailuekin. Bere ekarpen nagusia 197oeko hamarkadan izan zen “Lehentasun Semantikoa” izeneko lanarekin.  Amerikar eta europar Erakundeetako kide gisa hautatua izan da Adimen Artifizialerako. Gaur egun irakaslea da Adimen Artifizial arloan. Gizakia-Makina arteko elkarrizketan jarri zuen arreta eta geroztik, Antonio Zampolli saria jaso zuen bere ohorez LREC’2008 lanarekin. 2009.urtean, British Computer Society Medalla Lovelace saria jaso zuen, urteko ikerketa lorpen sariarekin.

Ver imagen en tamaño completo

 

 

 

 

  •  Hans Uszkoreit alemaniarra Linguistika Konputazionaleko irakaslea da Sarreko Unibertsitatean. Aldi berean, DFKI-ko zuzendaria ere bada, Alemaniako Ikerkuntza Erakundeko Adimen Artifizialekoa, eta bertan, DFKI Hizkuntza Teknologia Laborategia zuzentzen du. Horrenbestez, Konputazioaren Zientziaren Saileko irakaslea ere bada. Uszkoreit Nazioarteko Linguistika Konputazionaleko Batzordearen kide iraunkorra da. Gaur egunean berak aurrera atera nahi dituen proiektuak ditu eta gehien interesatzen zaizkion gaiak hauexek dira: hizkuntza naturalaren ulermena eta ekoizpena, teknologiaren eta hizkuntzaren aurrerakadak erabiltzean edo aplikazioan, informazio semantikoa, teknologia translingualak, oinarri kognitiboak eta hizkuntzaren ezagutza ditu helburu. Horrekin batera alemaniar hizkuntzaren sintaxia, semantika eta gramatikaren linguistika  dira bere ardurak.

 

Iturriak:

 

 

Etiquetas:

  • Etiquetas