Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Meraka Institutoa

marzo 23rd, 2009 · No hay Comentarios

Badaude pertsona ezberdin asko gaur egun “Gizakion hizkuntzen teknologiak” zer diren aztertzen dutenak eta honen inguruan jarduten dutenak. Nik bereziki aipagarria iruditu zaidan baten inguruko artikulua idatziko dut, Meraka institutoari buruz, eta gero eta gehiago garatzen ari diren teknologia hauei buruzko institutu honen iritzia emango dut, bai eta zelan lagun dezakeen honek herrialdeen garapenean ere.

 Human Language Technology (HLT)-ek erraztu egiten dute makinekin interakzioan sartzea. Honek jende ezberdin asko onuratu dezake, aurrerapen medikuei buruzko informazioa nahi duten herri galdutan bizi diren nekazariengandik hasita ordenadoreekin arazoak konpontzen ari diren zientifikoetararte. 

Insitutu honek,  HLTek gure gizartean izan ditzaketen onurak aztertu egiten ditu, eta bereziki zelan aplikatu daitezkeen onura hauek sortzeko garapen bidean dauden herrialdeetan. Helburu hau bi ikuspegi ezberdinetatik aztertu egiten dute:

  • HLT gaitasuna sortzeko teknologia legez ikustea, berebiziko papera bete dezakeena behar den informazioa lortzeko unean. Adibidetzat daukagu mugikorrean oinarritutako informazioa lortzeko sistema, jendeak edozein tokitik beharrezko informaziora ailegatzea ahalbidetuko duena.
  • HLTa eta hizkuntza aniztasuna berdintasunetik eta jasangarritasunetik ulertzea. HLTak industria eta gobernua lagun liteke zerbitzuak eta dokumentuak eskuragarri egiteko balizko 11 hizkuntza ofizialetan, horrela historian egin diren diskriminazio linguistikoak alde batera utziz.

Erreferentziak:

Meraka African Institute for information & Communication Techonolgy. Bisitatuta 12:48, martxoaren 2a, 2009.  Helbidea: http://www.meraka.org.za/humanLanguage.htm

Etiquetas:

  • Etiquetas