Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

METADATUAK

octubre 26th, 2008 · No hay Comentarios

“Meta” aurrizkia, grekoa da. Honek hainbat esanahia literalak eduki ditzake: -rekin, -ren ondoan, -ren ondoren, bitartean…
Datua hitza latinetik dator (Datum), eta gauza berbera gertatzen da Edukia hitzarekin (Continere). ”Metadatu” hitzari ematen diogun esanahia “datuei buruzko datuak” da, eta aldi berean, “Metaeduki” hitzari “edukiei buruzko edukiak”.
Ez da erraza datuak eta metadatuak desberdintzea; adibidez, olerki bat datu talde bat da, baina datu horiek gehitzen badira abesti bati, testu bezala erabiliak izateko, orduan metadatuak izango lirateke.
Askotan datuak izan daitezke aldi berean datuak eta metadatuak.
Metadatuak balioagarriak dira datuak bilatzeko; bilatzaileen bilketak zehazten dituzte.
Gainera, metadatuek formatu batetik bestera pasatzen dituzte beste datu batzuk, hauei hurrenkera emanez, edukiaren bidez.Eta hemen ziklo berri bat irekitzen da, ezen metaedukiak baitaude.
Gaur egun XML eta HTML erabiliz, datuak kodifikatzea oso gauza arrunta da. XML erabiltzen da, hizkuntzak argitzeko erabilpen desberdinak eduki ditzaten, eta HTML, testuak hipertestu formatuan ipintzeko Web orrialdeen formatua baita.
Baina badaude beste formatu batzuk: ID3, MPEG-7, eta Dublin Core besteak beste.

      

Etiquetas:

  • Etiquetas