Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

OHIZKO DOKUMENTAZIOA VS DOKUMENTAZIO DIGITALA

noviembre 8th, 2010 · No hay Comentarios

Dokumentazioa hedapen zehatza, berehalakoa eta osoa duen gai jakin bati buruzko dokumentu bilketa eta dokumentu horien trataera. Arlo zientifikoan ematen ari diren aurrerapenei esker gero eta gehiago dira sarean dauden dokumentuak, hala nola, tesiak, aldizkari elektronikoak… Honi esker, dokumentu batetik berarekin zerikusia duen beste dokumentu batetara joatearen posibilitatea ematen zaigu eta hau izugarrizko abantaila da. Azken urteotako iraultza teknologikoaren eta digitalaren ondorioz dokumentazio moduak ere aldatu egin dira.

Dokumentazio digitala oso arina da eta honez gain, iruankortasuna ematen die dokumentuei. Esan beharrekoa da baliabide digitalak bultzatzeak ere dokumentazioaren merketzea dakarrela eta hori ere itzelezko abantaila litzateke. Dokumentu digital batean parrafo bat aldatzea posible litzateke dokumentu osoa aldatu gabe eta honez gain, irakurleak dokumentuaren edukiaren gaiari buruzko komentarioak edota galderak egin ditzake eta hor emango litzateke irakurlearen eta dokumentu digitalaren arteko harreman zuzena. Bukatzeko, dokumentu digitalek informatzeko hainbat bide desberdin eskaintzen dituzte.

Dokumentazio tradizionala digitala sortu aurretik zegoen dokumentazio mota da. Papelezko dokumentuak diranez, askoz errezagoa litzateke zikintzea edota galtzea ere eta leku batetik bestera papel hauekin ibiltzea arriskutsua izan daiteke dokumentu garrantzitsu bat dugunean esku artean. Dokumentazio digitalarekin duen aurkakotasunetako bat, hemen ezin dela galderarik ezta komentariorik ere egin litzateke. Azkenik, digialarekin alderatuz esan daitekeena zera da: dokumentazio digitalak komunikatzeko hainbat bide desberdin dituen moduan honek bat baino ez duela, testuak hitzaren bidez informatuko luke, argazkiak irudiaren biez eta grabaketak soinuaren bidez.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas