Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Open access I

noviembre 12th, 2010 · No hay Comentarios

Open accesak hainbat onura ekartzen dizkigu irakurlearen ikuspuntutik begiratuz gero, izan ere, informazio gehiago eta erosoago izaten dugu eskuragarri. Galdera hurrengoa da baina, zer lortzen dute autoreek sistema honetatik?

Puntu honetan iritzi ezberdinak dauden arren, aipatu beharra dago Open Accesaren erabilerak ez duela zertan autoretzaren desagerpena ekarri behar. Gehienetan nolabaiteko errekonozimendua ematen zaio autoreari eta berak egindako lanari. Sistema honi esker jende gehiagori helaraziko zaio adituen lana eta hortaz, adituek entzulego handiagoa izango dute, honek dakarren ospearekin batera noski.

Arazo nagusiena alde ekonomikoan dago baina. Sarbide irekia uzten den partetik, ez dago honen gaineko copyright eskubiderik eskatzeko aukerarik eta beraz, idatzitako horretatik dirua lortzerik ezta. hala ere, badirudi azken urteotan entzuna izatearen nahiak desira ekonomikoari gailendu zaiola eta adituek bide zilegitzat hartzen hasi direla, Open Citation Project aurten egindako estudioak argitzen duenez adibidez.

Era beran, sarbide askea duten eta ez duten artikulu eta lanak alderatuta, argi ikus daiteke askoz ere erabiliagoak eta deskargatukoak izaten direla askeak diren horiek. Beraz, laburbilduz, nolabait alde ekonomikoan kalteak jaso ditzakete zientzilari eta ikerlariek Open Accesen erabilera dela eta, baina bestaldetik, bi onura ikaragarri jasoko dituzte: beren lana hedatu eta esagutarazteko aukera eta euren lana egiteko garaian ere, beste ikerlarien lanak erabiltzeko erraztasuna, haien lanaren garapenean duda barik erabilgarri izengo zaizkienak.

ITURRIAK:

-Acceso libre. (2010, azaroak 12). Wikipedia, entziklopedia askea. Kontsutaltua: 12:23, azaroak 12, 2010 from http://es.wikipedia.org/w/index.php?title=Acceso_libre&oldid=41722493.

-Open Access Overview (September 15, 2010). At the Earlham College, by Peter Suber. Retrieved November 6, 2010.

Etiquetas:

  • Etiquetas