Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Open Access

noviembre 25th, 2010 · No hay Comentarios

Open Access berehalako sarbidea da, erregistro eskaerarik, harpidetzarik edo ordainketarik gabea, hau da, murrizkerarik gabea. Hezkuntzako, akademiko, zientifikoedo beste edozein motako material digitaletan da sarbidea. Open Accessek hauxe esan nahi du: edozein erabiltzailek artikulu zientifikoen testu osoak irakurri, jaitsi, copiatu, inprimitu, bilatu edo lotu ditzakeela eta era berean, bere eduki digitalaren data mining egiteko erabili. Literatura zientifikora sartzeko edo iristeko dohainiko era da. Beste eduki digital batzuetara ere zabaltzen da, hauen egileek erabiltzaileentzat sarbide librea egin nahi dutenek. Open Acces-a Interneten etorreragatik da lehen mailako beharra.

Joera honek traba ekonomikoak, legalak eta teknologikoak deuseztatzera sustatzen du, eta trukean, onura bezala, dokumentuen sarbidea eta autoreen ikuspena handitzea lortu nahi du. Libre dauden dokumentuak kontsultatuak izateko eta zitatuak izateko aukera gehiago dituzte. Ideia desberdinak proposatu egin dira Open Accessen material zientifikorako, desberdintasun txiki batzuekin, informazio zientifikoaren erabilgarritasunaren sarbideari Interneten eutsi egiten diote, gizateria guztiarentzako, murrizketarik gabe. Dokumentu desberdin bateragarritasuna Interneten erabileraren difusio sistematik eta kosturik gabeko erabilgarritasunetik abiatzen da.

OA bi modutan eman daiteke:

  • Green OA: autoreen argitaletxe industriatik eman da eta ondoren beraien kopiak artxibatu egiten dituzte biltegi instituzinalean edo beste OA gune batean.
  • Gold OA: autoreen argitaletxe industriatik eman da sarbide irekian eta OP berehalakoa gertatzen dan bere artikulu guztietan editorearen web gunean.

World Wide Weberako sarbide publikoa 1990. amaieran eta 2000. urteen hasieran zabaldu zen. Distribuzio ekonomikoaren teknologiak OP mugimendua erregaiz bete du. Open Access emateko edo hornitzeko moduak, ekonomiaren eta fidagarritasunaren  eztabaidak ekarri ditu ikertzaileen, akademikoen, liburuzainen, unibertsitateko administratzaileen eta editore komertzialen artean.

ITURRIAK:

 

Etiquetas:

  • Etiquetas