Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

OpenPhone

junio 9th, 2009 · No hay Comentarios

OpenPhone-ren bitartez edozein ordenagailuk telefono baten moduan funtzionatzea lortu nahi dute. Ordenagailu baten bitartez Interneten sartu zaitezke eta bertatik musika edo irratia entzuteko gai zara. Orain telefono deiak egin eta jasotzeko gai izatea nahi dute.

Afrikako Maraka Institute da OpenPhone-ren inguruan ikerketak egiten aritu den zentro horietako bat. Proiektu honi buruz esan dutena hona hau da:  2008an arrakasta handiz bukatua, OpenPhone Proiektuak frogatu egin zuen telefonian oinarritutako informazio zerbitzuen erabilgarritasuna nekazal inguruetan osasun informazioa eskaintzeko. Botswana-ko Baylor Children’s Clinical Centre of Excellence eta Botswana-ko Unibertsitatearen laguntzarekin, sistema bat garatu egin zen Gabarone inguruan bizi diren eta VIH birusa duten umeak zaintzen dituztenei osasun informazioa helduarazteko. OpenPhone proiektuak Text-to-Speech (TTS) eta Automatic Speech Recognition (ASR) sistemak biltzen ditu. Gaur egungo sistemak posible egiten du gaixotutako ume horien zaintzaileei laguntza eskainiko dien linea telefoniko bat existitzea; horrela, momentuan momentuko galderak eta zalantzak argitu ahal izango dituzte (esaterako, zer gertatuko litzateke medikazioa orduan hartuko ez balitz). Gaiak ohiko egoeretara mugatzen dira”.

ERREFERENTZIAK:

Etiquetas:

  • Etiquetas