Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

PROIEKTURAKO KORPUSAK

junio 21st, 2009 · No hay Comentarios

-garri eta –go atzizkien proiektua egiteko hiru korpus desberdinetan oinarritu gara. Korpus hauek idazleen idatziak jasotzen dituzte eta batzuetan ohartu gabe edo ez dakizkielako nola erabiltzen diren ondo atzizkiak gerta liteke eurek ere zenbait akats egin izatea. Horretarako, korpusean begiratu aurretik, -garri eta –go atzizkiak nola erabili beharko liratekeen aztertu ditugu hainbat iturri desberdin erabiliz gure proiektuan.

Behin hau ondo aztertuta, korpus hauek erabili ditugu:

Elhuyarren Zientzia eta Teknologien Korpusa: bi atalez osatua da:

  • Zientzia eta teknologiaren alorreko euskarazko testugintzaren adierazgarria izateko asmoz diseinatu den gune orekatua.
  • Eskuragarritasunaren arabera korpuseratzen diren obrez edo obra-zatiez osatutako atal irekia.

Klasikoen Gordailua: hemen irakurtzeko, erabiltzeko eta ezagutzeko testuak bildu dira eta ez gordeak bakarrik izateko. Euskal Testuen Gordailuan hainbat testu zeuden sarean, Josu Lavinek egindako digitalizaio lanak abiapuntu izanik. Literatura alorreko testuak dira gehienak, baina ez bakarrak.

Ereduzko Prosa Gaur: Hemen aurkezten den lexiko honen xedea hitz zerrendan bildutako sarrera bakoitzaren erabilera aztertzea da. Erabilera historian zehar, eta erabilera gaur egun. Hortaz, konparazio bat egiten da lexiko honetan, ikusteko, azken batean, zein den hitz edo sarrera bakoitzaren joera.

-go atzizkiari dagokionez, hiru hitzetan oinarritu gara okerreko erabilera aztertzeko eta testu idatzietan zenbaterainoko presentzia duten ikusteko: entzulego, biztanlego eta ikuslego. Hiru hitz hauek lehenago aipatutako korpusetan bilatu ditugu jakiteko zein esaldietan oker erabili diren. Klasikoen Gordailuan ez da egon hitz horien agerraldirik, baina beste bietan bai Zientzia eta Teknologien korpusean agerraldi gehien agertu direlarik.  –garri atzizkiarekin ezin izan dugu horrelako bilaketarik egin korpusetan, izan ere, testuinguruaren araberakoa baita honen erabilera, baina horrek ez du esan nahi ez denik gaizki erabiltzen.

Posted in Lr0809 Tagged: atzizkia, euskara, gramatikoa, lexikologia

Etiquetas:

  • Etiquetas