Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

TAXONOMIA

octubre 26th, 2008 · No hay Comentarios

Taxonomia nomenklatura mota bat da eta Carl Von Linné naturalistari esker erabiltzen hasi zen 1700.urtearen erdialdean. Taxon edo talde taxonomiko bakoitzak latin hizkuntzan izen zientifiko bat hartzen du eta honek animalien sailkapenean metodo unibertsal batean bihurtzen du.

Taxon supraespezifikoak (klasea, ordena, familia eta generoa) izen bakarra dute baina espezie kategoriaren taxonak bi izenez izendatzen dira eta horexegaitik  klasifikazio sistema honi “nomenklatura binominala” deitzen zaio. Nomenklatura binominala Linneo-k asmatu zuen eta espezie bakoitza bi izenegaz izendatzen du latinean.Lehenengoak (beti maiuskulaz) generoa adierazten du eta bigarrenak (beti minuskulaz) espeziea adierazten du.

Beraz, ondorio gisa  esan dezakegu esanahi orokor batean, taxonomia organismoen sailkapenaren zientzia dela. Esan beharra dut jende askok taxonomia eta sistematika nahastu egiten dituela, baina ez dira gauza bera. Sistematika klaseen ikerketa zientifiko bat da eta organismo eta klase horien artean dauden  erlazioak eta ezberdintasunak aztertzen ditu. Aldiz, taxonomia nomenklatura mota bat da eta sailkapenaren printzipioetaz, metodoetaz eta helburuetaz arduratzen den zientzia da. Gainera taxonomiaren barruan bi adar bereiz ditzakegu:

  • Mikrotaxonomia: bere helburua espezieak identifikatzea, desktibatzea eta delimitatzea da.
  • Makrotaxonomia: bere leburua taxonen sailkapenak eraikitzea da eta horretarako mikrotaxonomiaren beharra du.
  •  

          

    Etiquetas:

    • Etiquetas