Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

TESTUEN EDIZIO DIGITALA: AUTOREA ETA EGILETASUNA

noviembre 1st, 2009 · No hay Comentarios

Sarean dokumentu akademikoen bila dabiltzanak ere izaten dira. Kontua da artikulu hauen presentzia komentagarria izateagatik, hauen egiletasuna batzuetan erabat ezkutatu egiten dela. Interesatuek haien erara aldatu ditzakete artikuluak, benetako egiletasuna galtzeraino. Honen inguruan, María Jesús Lamarca idatzitako “El autor y la autoría en el mundo digital“ETA Ramón Pérez Parejo argitaratutako-k”La crisis de la autoría … “Lanak abiapuntutzat hartuko ditut.

María Jesús Lamarca-ri jarraituz, egia da oso prozesu Luzea izan zela testuen sorkuntzarekin zerikusia zuen guztia. Berak esaten duen bezala, nahitanahiez autorearen soberanitatea aitortzea Beharrezkoa izan zen, gizarte alfabetizatuak horren beharra baitzuen. Gaur egun, aldiz, hipertestuaren sorkuntzak eragindako inpaktuak, ikuspegitik ñire, testuen jabetza zenbaitetan zalantzagarria egin du.

Dokumentu horien guztien informazioa pertsonala izatetik publikoa izatera pasatzen da baina hein batean, testu horien kudeaketarako kontrol totala autorearen esku geratzen da. Eremu honetan, ez dugu ahaztu behar dokumentua manipulatu egin daitekeela, betiere kontutan izanda estekagarria, eroangarria eta eraldagarria dela.

Bestetik, Lamarca-ri jarraituz, lehen, eta azal paperezko liburu bat publikatzeko bitartekari asko behar izaten zen. Gaur egun, ordea, Idazketa Digitala agertzeari esker, liburu baten lanketan ziharduten adituen esku-hartzea murriztu egin da. Izan ere, bitartekaria testu horretako autorea bera da eta lana eskegitzeagatik irakurle guztien eskuetara ipintzen du.

Hala ere, esan beharra dut Egiletasuna Sarean desagertzeko arriskua dagoela. Nork daki Internet-en zenbaitetan,!, Lanen kopiaketa izateko arriskua dago. Hori bai, ni autoreek idatzitako lanen informazioa aske zirkulatzearen alde nago. Halaber, lanetan autoreen-eskubideak errespetatu behar direla uste dut, autorearen Identitatea baino gehiago.

Niretzat, ez da gauza bera inprimatutako liburu bat irakurtzea Internet-en. Ramón Pérez Parejo-k azaldu duen legez, teknologia berriek ezin dute paperezko liburu bat ordezkatu. Desberdintasuna Internet-eko orrietan irudien protagonismoa agerikoa dela da. Ondorioz, irudiek idazmenaren lanketari lekua kendu diote.

Informazio guzti honetatik ateratako konklusioa zera da, benetako egiletasuna zalantzagarria izaten jarraitzen duela hipertestuaren munduan. Multimediarekin, adibidez, liburu batetik ateratako pasarte guztiak aldatu daitezke, liburu horren bertsio digitalizatu bat sortzeko. Berregite horren autoreak beste batzuk izan daitezkeenez, benetako egiletasuna jakitea oso zaila da.

María Jesús Lamarca (2009). El autor y la autoría en el mundo digital. Consultado el 19 de septiembre en
http://artesadigital.blogspot.com/2009/02/el-autor-y-la-autoría-en-el-mundo.html
Ramón Pérez Parejo (2004). La crisis de la autoría: desde la muerte del autor de Barthes al renacimiento de anonimia en Internet. Consultado el 19 de septiembre en http://www.ucm.es/info/especulo/numero26/crisisau.html                
Carlos Moreno Hernández. Literatura e Hipertexto. Literatura, Autoría y Colaboración Hipertextual

Etiquetas:

  • Etiquetas