Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

TeX

julio 9th, 2010 · No hay Comentarios

Donald E. Knuth-ek 1978an diseinatutako tipografia-sistema bat da eta matematikoen, fisikoen eta informatikoen artean oso ezaguna da. Formula matematikoak konposatzeko formarik onena bezala ikusita dago, baina bereziki LaTeX forman beste konposaketa batzuetarako erabil daiteke. Wikipedian adierazpen matematikoak konposatzeko ere erabiltzen da.

TeX sistemaren aginduak “/” batekin hasten dira eta bere argumentuak “{}”-en bitartez adierazten dira. TeX-en propietateak aldakorrak dira, beraz TeX-aren sarrerak TeX-aren bitartez soilik aztertu daitezke. Makroetan eta oinarrizko aginduetan oinarritutako lengoaia da eta formatoak automatikoki sortu daitezen egiten den markaketa logikoa baimentzen du. Agindu asko martxan ordezkatzen dira oinarrizko aginduak geratu arte, eta hauek betetzen dira.

TeX-ak liburu baten sortzean prozesu guztia egiten du, autorearen idazkeratik, formatoaren betebeharretik aske, konposaketatik igarota inposaketara arte.

Tex-ak hainbat formato ditu, eta hauek dira garatuenak:

* Plain. Knuth-ek berak elementu minimoekin lortu daitekeena erakusteko diseinatua. Ez da eguneroko lana egiteko modukoa, baina halere askok erabiltzen dute.

* LaTeX. Leslie Lamport-ek eguneroko lanerako sistema egokiago bat bezala garatua. Formatorik ezagunena eta erabiliena da. Paketeen bitartez handitu daiteke.

* ConTeXt. Hans Hagenek orain dela gutxi garatua. Ez dauka LaTeX-ek bezain beste aukera, baina eduki orokorreko publikazioentzako sistema egokiago bat eskaintzen du.

Iturriak:

* Wikipedia, la enciclopedia libre. 2010eko uztailaren 9a, 13:34. Web orrialdea:

http://es.wikipedia.org/wiki/TeX

* CervanTeX. 2010eko uztailaren 9a, 13:35. Web orrialdea:

http://w3.mecanica.upm.es/cervantex/queestex

Etiquetas:

  • Etiquetas