Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Tim Berners-Lee

noviembre 4th, 2009 · No hay Comentarios

Tim Berners-Leek Oxfordeko The Queen’s colledgen egin zituen bere ikasketak. Bere unibertsitateko ikasketak gauzatzen zituen bitartean. ordenagailu bat sortu zuen TTL zirkuitu batez, telefono mugikor bateko prozesadore abtez eta telebista batez baliatuz. 2004. urteko abenduan, Southamptoneko Unibertsitatean lanean hasi zen eta bere gaurko Web Semantiko-ko proiektuan lan egiten jarri zelarik.

1991. urtean, World Wide Web-a aurkeztu zuen web orrialdeak konektatzeko sistema bat moduan. Honen ideia, web-aren potentziala zabaltzea zen espresamendu libre eta kolaborazio lez. Berners-Lee CERN-en ( Laboratorio Europeo de Física Nuclear de Ginebra) zegoen lanean interneten bidez informazioa, hipertextuaren bidez, errez transferitzeko ideia bururatu zitzaionean. Ideia originala zera izan zen: hipertextua internetekin eta ordenagailu pertsonalekin lotzea informazio sare bakarra soilik izateko. Hala, hipertextuak erabiltzaileentzat interneteko orrialdeei begirada bat ematea erreztuko luke estekak erabiliz.

1999. urtean, ordea, 3Com Founders-eko buru izan zen eta oraindik, elkarte horretako ingenieritza irakaslea da. Beranduago, webaren zientziaren ikerketaren zuzendari bihurtu zen eta talde hau da World Wide Web-aren arazoak eta konponketak bilatzen diharduen talderik haundiena.

Orrialdeak:

Etiquetas:

  • Etiquetas