Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

TRATU TXARREN INGURUAN

octubre 30th, 2008 · No hay Comentarios

Gaur egun gure gizarteak eraso zeharo desberdinak jasan behar ditu alderdi desberdinetatik datozkionak, eta indar handia duen horietako bat emakumearen aurkako erasoena da. Sinestezina egiten zait askotan horrelakoak oraindik existitzea, teknologia berriak hain bereganaturik dituen gizarte batean, non gertatzen ari diren momentu berberean, munduko beste puntako gertaerak ezagutu ahal izaten ditugun.

Telebistan ikusi dezakegun moduan, Estatuko autonomi elkarte batzuek dispositibo bereziak eta beste hainbat aparailu jarri dituzte tratu txarrak jasaten dituzten emakumeentzat, arazo hau frenatzeko edo gutxienez salaketa gehiago egoteko asmoz; baina hortxe bertan agertzen da gai honen arazorik garrntzitsuena: tratu txarrak jasaten dituzten emakumeen portzentaia izugarri handi batek ez du ezer ere ez esaten honi buruz, eta askotan hau salatzen duten askok ez dute inolako laguntzarik jasotzen.

Noiz arte jasan behar izango dituzte hainbat eta hainbat emakumek horrelakoak? Horregatik uste dut txiki-txikitatik hezkuntza desberdin bat eman beharko zitzaiela umeei; ez bakarrik matematikak edo ingelesa gainditzeko konozimenduak, baita ere nola tratatu beharko lituzketen besteak, ez baitira bakarrik bizitzen munduan, eta emakumeak ez baitira objektu hutsak, pertsonak baizik, eta hori dela eta ezin baitituzte beraiek nahi duten bezala tratatu.

Ez genuke horrengan itxaropena galdu behar. Agian egunen batean horrelako aldaketaren bat lortuko da gizartean, batek daki. Baina orain ez gara etorkizunean bizi, orainaldian baizik eta beraz, arazoa gaur egungo egoeratik tratatu behar dugu, nahiz eta zaila den, askotan erasoak sufritzen dituzten emakumeak hain “anulaturik” dauden beraien erasotzaileengatik, ezen ez diren salatzera ausartzen, beldurra handiegia da, baina beste askotan ez da beldurra bakarrik, eurenganako arreta zerbitzuek ez diete batere kasurik egiten, beraiek dioten bezala “ez dago proba nahiko tratu txarrak sufritu dituzula balioztatzeko”. Nora helduko gara? Azkenean arazoa ez da bakarrik emakumeak sufritzen duen erasoa, horren inguruan dauden hainbat faktore baizik.

Horregatik uste dut, hau ekiditeko neurriak hainbeste aparailu atera beharrean, pertsona hauek atenditzeko dauden profesionalak prestakuntza hobea izan beharko zela uste dut, berez emakume guzti hauek oso ikaraturik daude, gainera inolako edo ia inolako konfiantzarik ez jasotzeko besteengan. Jar gaitezen behin gutxienez euren lekuan, dena oso desberdin ikusiko genukeela uste dut.

Ainhize

      

Etiquetas:

  • Etiquetas