Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Troll Informatikoak

enero 14th, 2009 · No hay Comentarios

Askotan Troll informatikoak SPAM mezuekin konparatzen dira.  Alabaina, SPAM mezu edo posta elektronikoen helburua publizitatea den bitartean, Troll informatikoena zirikatzea edo erabiltzailea molestatzea da.

Troll informatikoen esparrua foroak izaten dira. Bertan,  foroko partaideak zirikatzen dituzte estrategia ezberdinak erabiliz. Batzuetan, foroan daudenei biraoak botatzen dizkiete. Bestetan, informazio faltsua ematen dute edo spoiler-ak idazten dituzte, hau da, liburu nahiz pelikulen amaiera kontatzen dute .

No alimentar al Troll

No alimentar al Troll

Gaur egun erabiltzen duten beste metodo bat erabiltzaile ugari sortzean datza. Horrela, beste erabiltzaile baten moduan sartzen dira eta esaten dituzten gauza faltsuen fidagarritasuna bermatzen dute. Erabiltzaile guzti horien atzean Troll-a dago eta jendea nahastea lortzen du maiz.

Horrek ondorio txarrak ditu.  Askotan foroko pare-hartzaileek, Troll-ek utzitako mezuak, flamewar-ak,  komentatzen dituztelako gai nagusitik desbideratuz. Troll-en helburua eztabaida sortzea eta jendea molestatzea da, beraz, kasu ez egitea komeni da, euren jokoan ez sartzeko eta helburua lortu ez dezaten.

Bibliografia: (13)

Etiquetas:

  • Etiquetas