Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Tropela Elkartea: Txirrindularitza internet bidez hedatuz

diciembre 23rd, 2010 · No hay Comentarios

Tropela 2005eko martxoan txirrindularitzaren inguruan sortutako elkarte bat da. Bere jarduerarik nagusiena lehiaketak dira eta elkartea sortutako urte berean izan zen lehenengoa, Frantziako Tourraren gainean, eta ordutik aurrera, Euskal Herriko Itzuliaren, Italiako Giroaren, Frantziako Tourraren, Espainiako Vueltaren eta Munduko Txapelketaren inguruan lehiaketetan parte hartzeko aukera ematen digu Tropela Elkarteak. Urte horietan webguneak hainbat aldaketa izan ditu teknologia berriei ahalik eta hobekien egokitu eta modu horretan bazkide eta erabiltzaileek ahalik eta zerbitzu onena emateko.

Tropela Elkartearen webguneak ematen dituen zerbitzuen artean, bertako erabiltzaileen profileko informazioa orokortzen duten hainbat grafiko aurki ditzakegu Elkartea azpiatalean eta bertan zera ikus dezakegu, Tropela Elkartearen webguneko erabiltzaileak adin-talde ezberdinetakoak direla. Honen harira, Tropelak sare sozial ezberdinak erabiltzen jakin du adin-talde ezberdinetako jendea erakartzeko, esaterako, gaztetxoen artean erabiliagoa den Tuenti sare sozialean Tropela Elkartearen lagun izateko aukera duzu. Facebooken ere aukera hori izateaz gain, taldeak, orrialde bat du eta hori gutxi izango balitz, elkartearen jarraitzaileek ere tokitxo bat egin dute sare sozial honetan.

Gainera, sare sozialak ez ezik, microblogging orrialdeetan ere bere txokotxoa du Tropelak. Adibidez, Twitterren, Tropela Elkarteak txirrindularitzaren inguruko azken berriak denontzat. Eskuragai jartzen ditu eta dagoeneko 230 jarraitzaile baino gehiago ditu. Hala ere, elkarteak erabiltzen duen interneteko errekurtso nagusiena web orrialdea da. Orrialdea hainbat zatitan banaturik dago modu honetan, lehiaketetan parte hartzeko aukera eta bete beharreko arauak, txirrindularien puntuazioa eta denbora, euskal txirrindularien puntuazioa eta denbora, euskal txirrindulariei buruzko informazio pertsonala eta elkartearen beraren gaineko informazioa eskaintzen digu.

Elkartea ordea ez da internetera soilik mugatzen, ekitaldiak ere antolatzen baitituzte. Hara eta guztiz ere, Tropela Elkartea ezagutzara eramateko bide egokia hartu dute, izan ere, talde txiki moduan hasi baziren ere, internetek duen hedapen indar eta ahalmenari esker gero eta jende gehiago erakartzen dute. Hau da, ziurrenik, internet erabili ezean, ez ziren hain ezagunak egingo. Hau ez da taldearen onurarako soilik, izan ere, txirrindularitzaren maitale direnek ere merezi dute horrelako zerbitzuak eskaintzen dituen elkarte baten berri izatea.

Erabilitako iturriak:

Filed under: Blogs and forums, Microblogging, Social networks, Web Communication Tagged: Facebook, Microblogging, Social network, Tropela, Tuenti, Twitter, Txirrindularitza

Etiquetas:

  • Etiquetas