Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

TWITTER

julio 13th, 2010 · No hay Comentarios

Sare sozialak egitura sozialak dira, non gizabanako (ez soilik pertsonak, baizik eta elkarteak, taldeak…) ezberdinak erlazionatuta dauden eta komunikazioa mantentzen duten (infromazioa transmititu eta jasotzen dute). Komunikazio elkartze honek gizartea batzeako era bat da, momendu guztian konektatuta egoteko modu bat.

Mundu mailako sare sozial nagusiak honexek dira: Hi5, MySpace, Facebook, Tuenti, Twitter eta Orkut. Sare sozialak helburu ezberdinak izan ahal dituzte,hau da, arlo ezberdinetan oinarritzen direla; eta horrela gertatzen da.

  • MySpace: Web orrialde antzeko bat ematen dizu. Honetan bideoak, argazkiak eta bloga daude.
  • Facebook: Unibertsitatean dauden ikasleentzako sare-sozial moduan hasi zen, baina mundu osora zabaldu da.
  • Flickr: Rgazkilaritza maite dutenentzako sare soziala.
  • Weblife.es: Idazle eta poeten sare-soziala.

Baina aztertzera goazena Twitter da. Sare sozial hau 2006ko martxoan hasi zen funtzionatzen eta garai hartan mezuak denbora errealean bidaltzen oinarritzen zen. Gaur egun ere, abantailarik nagusiena hori da, ekintzak gertatzen ari diren aldi berean twitter-en bidez komunikatzeko aukera dagoela. Sinpletasuna eta zehaztasuna dira ezaugarri garrantzitsuenetakoak. Bidali ahal diren mezuak hitz-muga daukate eta horrek informazioaren edukia kontzentratua egotea eskatzen du. Honetaz gain, erraztasunak ematen ditu: mezuak gailu eta modu ezberdinen bidez bidali daitezke: mugikor, web, mugikorreko internet, eta beste sistema batzuen bidez (API erabiliz).

Twitter-ek erronka berriak ditu eta hauei aurre eginez mobiletik erabiltzeko twitter-a sortu du, betiere erabiltzaileek eskatzen dutena kontutan hartuz. Azken finean, sare sozialak gizarteak dituen beharretara moldatzen dira.Horrela sare sozialak erabiltzaileentzako lagungrriak bihurtzen dira.

Twitter-en web orrialdetik ateratako aipua:

Dicho eso, la gente parece estar siempre pidiendo más formas de compartir su opinión con otros y organizarse ellos mismos y sus actualizaciones en grupos. Estamos prestando atención a estas peticiones.

Iturriak:

  • Boyd, Dana M. (School of Information University of California-Berkeley)  eta Ellison, Nicole B. (Department of Telecommunication, Information Studies, and Media Michigan State University). (2007).Social Network Sites: Definition, History, and Scholarship. http://jcmc.indiana.edu/vol13/issue1/boyd.ellison.html

Etiquetas:

  • Etiquetas