Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Usain Bolt: Jamaikatik sarera

diciembre 12th, 2011 · No hay Comentarios

Usain Boltek ez zuen inoiz pentsatuko sare sozialak eta interneten mundua bere kirol ibilbiderako ain lagungarria izango zitzaionik. Jose Luis Perezek esaten duen moduan, sare sozialen helburua, kirolariaren edo kirolaren presentzia sarean handitzea da. Aipatu beharra dago, Usain Bolt aktiboki erabiltzen dituela sare sozialak eta microblogging guneak, baita bere webgune ofiziala ere. Eric Eldonek dion bezala, munduko bizkortasun marka apurtu zuenetik, bere Facebook orrialdea lehertzear dago. Argi ikusten da grafiko honetan Eric Eldonek lehen esandakoa:

Honekin, sare sozialak nolako bultzada duten argi geratzen da.  Adibide argia Jairok dioena, Usain Bolti buruzko aipamenak %310 igo egin ziren errekorra apurtu zuenean. Usain Bolten Facebook gune ofiziala honakoa da: http://www.facebook.com/usainbolt. Bertan bere lasterketen berri ematen du,iragarkiak egiten ditu, argazkiak igotzen ditu, bere jarraitzaleak agurtzen ditu, irabazitako sariak erakusten ditu, eta azken finean, bere izena aipatzen duen edozer aipatzen du. Horren adibide gisa, honako hau dugu:

  • Dear Fans, Thank you for all your support. I am always motivated to continue to do well. One Love!
  • Hi Fans, It is Restaurant Week in Jamaica, take some time and stop by Usain Bolt’s Tracks and Records, Marketplace, Kingston….and enjoy the food. Tell me about it when you do

Beste kontuak asko erabiltzen dituen arren,Twitterren kontuan, oso aktiboki ibiltzen da besteekin alderatuta. Gertatzen zaiona momentu zehatz batean kontatzeko erabiltzen du. Hona hemen bete Twitterra: http://twitter.com/usainbolt. Zenbait eguneraketa:

Nahiz eta sare sozialak eta microbloggin kontuak izan, bere gune ofiziala da lagungarriena sare sozialetan kontua ez baduzu batez ere, modu askean mugitu zaitezkelako. Hona hemen: http://www.usainbolt.com/. Bertan bere biografia, azken berriak, gustoko musika, fundazioa, jatetxea eta fan kluba ageri dira, eta erraztasun osoz mugi zaitezke.

Asko ez erabili arren ere Linkedinen kontua dauka: http://www.linkedin.com/company/usain-bolt eta hemen: http://www.iaaf.org/athletes/biographies/country=jam/athcode=184599/index.html bere errekor eta marka apurketa guztiak agertzen dira.

Munduko marka apurtu zuenean, Usain Bolt, munduko gizaki azkarrena bilakatu egin zen eta bere ospea gailurrera heldu zen. Bere izena egunkarietan eta web gune guztietan agertzen zen, hortaz esan dezakegu, sare sozialak bere ibilbidea handitzeko eta munduko leku guztietara heltzeko erabiltzen dituela, ez aisialdirako. Azken finean modu “profesional” baten moduan kudeatu egiten ditu.

Bere hitzetan: “Ezin diozu zeure bururi mugak jarri, ez dago ezinezkorik

Erreferentziak:

Filed under: Web Communication

Etiquetas:

  • Etiquetas