Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Walter Jackson Ong

noviembre 28th, 2008 · No hay Comentarios

Walter Jackson Ong 1912an jaio zen Kansasen. Oso ezaguna da bere Pizkundeko literatur eta historia intelektualaren ekarpen fenomenologiko eta pertsonalengatik. Bere karreran zehar akademikoa, hezitzailea, abadea, ingeles filologiako irakaslea, historiatzaile kulturala, linguista eta filosofoa izan da. Ekarpen handiak izan ditu bere bizitzan zehar eta hauexek dira aipagarrienak: zentzuaren eboluzioarena, Hopkins-en pentsamenduarena eta orohar, kultura garaikidearen ekarpena.

Ekarpenei dagokienez, Ong-en lanik garrantzitsuena “Ramus, Method, and the Decay of Dialogue: From the Art of Discourse to the Art of Reason” da, gaur egun ikasketa kultural bezela ezagutzen dena eta izugarrizko garrantzia dauka. Bertan, Ong-ek ahozkotasunaren eta idatzizkotasunaren arteko bereiztasun eta aurkakotasunak aurkitu zituen.

Bere hurrengo lanik garrantzitsuena The Presence of the Word: Some Prolegomena for Cultural and Religious History da. Baina dudarik gabe bere lanik ezagunena Orality and Literacy: The Technologizing of the Word da, ahozko kultura batetik idatzizko kultura batera izandako bidea azaltzen duena, eta idatzizko hitzen teknologiak komunikazioa ahalbidetuko duena. Idatzia sakonki aztertu beharreko zeozertzat agertzen du Ong-ek eta gizakiaren pentsamendua soinuaren mundu sinpletik ikusmenaren mundura bilakatzen den lehenengo elementutzat jotzen du. Honek guztiak historia kulturala, gizarte azterketak, estrukturalismoa, filosofia eta dekonstrukzioa baldintzatu zituen. Bere Orality and Literacy: The Technologizing of the Word liburua hamabi hizkuntzatara itzulita dago.

 

Ong-en araberako ahozko lengoaia

Ahozkoaren eta idatzizkoaren pentsamenduak eta espresioak linguistikaren arloan eman ziren, ikasketa literarioetan, Iliada eta Odisea lanarekin hain zuzen ere. Mundu eruditoak edo jakintzan adituak ahozkotasunaren lengoaiaren berpiztea eman beharra izan zuten, eta ahozkotasuna lengoaiaren fenomenotzat hartu izan zen. Idatzizkotasuna ezagutzen duten herrialdeetan oraindik ahozko hitzez bizi dira eta idatzizko guztiak zerikusia izan behar du mundu errealeko soinu eta lengoai giroarekin, bere esanahiak adierazi ahal izateko.

Horrela izanik, Ong-ek bigarren mailako sistema deitzen dio idatzizkotasunari, lehenengo mailakotzat ahozko lengoaia hartzen duelako. Ahozko hizkuntza bere kabuz existitzeko gai da eta idatzizkoa ez, inoiz ez da idatzizkorik egon ahozkotasunik gabe.

Urteetan zehar, linguistikoki, ahozkotasuna baino lehen idatzizkotasuna ikasi izan da, idatzizkotasunarengatik zegoen edo zeukaten erlazioarengatik. Izan ere, pentsamendu oro irakurketa eta idatzizkotasunik gabe ezinezkotzat ematen da azterketa analitiko, esplikatibo, antolatzaile eta ondorioztatzaile gisa.

Ong-ek ahozkotasun primario izenez izendatzen du idatzizko ezagutzarik ezagutzen ez duen kultura. Beraz, ahozko hizkuntza ezegonkorra da galdu egin baitaiteke, ez du bere horretan mantentzeko joera eta idatzizko hizkuntza aldiz, egonkorra da. Horregatik, ahozko literatura esatea eta erabiltzea ez da egokia, ez daukalako zentzurik, kontraesana da, literatura idatzizkoa delako eta ahozkoa den idatzizkorik ez dagoelako.

 

Iturriak:

Walter J. Ong-en bizitza eta lanak. Wikipedian. Eguna: azaroaren 28an. Ordua: 13:00tan. Orria: http://eu.wikipedia.org/wiki/Walter_J._Ong

Ahozkotasuna: zer den eta ezaugarriak. Eguna: azaroaren 28an. Ordua: 13:00tan. Orria: http://www.slu.edu/colleges/AS/ENG/ong/ eta http://www.fce.com.ar/guias/Lenguayliteratura/ong.htm 

Ong-en araberako ahozkotasuna: lengoaiaren ahozkotasuna. Eguna: azaroaren 28an. Ordua: 13:15ean. Orria: http://www.santafebooks.com/templates/EN/70/ORALIDAD-Y-ESCRITURA-TECNOLOGIAS-DE-LA-PALABRA/ eta http://www.monografias.com/trabajos6/ores/ores.shtml#len

      

Etiquetas:

  • Etiquetas