Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Web 1.0-a eta Web 2.0-a. Zer dira?

octubre 22nd, 2008 · No hay Comentarios

Web 1.0-a dokumentuak sekula berriztatzen ez dituen eta bere edukiak nabegazioari zuzenduak dituen web estetikoa da (HTML eta GIF).

Web 2.0-a berriz, web 1.0aren garapena da. Informazioa biltzen duen mundu txikia da; bere mundu horretan Google, Wikipedia, Ebay, Youtube, Skypekype, Writely, Blogger, RSS, Flickr, Emule aurki ditzakegu. Aipatutako toki eta aplikazio guzti hauekaktibo behinena dute amankomunean: erabiltzailea.

Jakin beharreko ohar garrantzitsua da hurrengoa: mundu txiki honetan, hau da, web 2.0an, gero eta erabiltzaile gehiago bilduz, gero eta handiagoa izango dela bere tokiaren eta edukiaren balioa. Gainera ez du bertsiorik ematen, etengabeko aldaketa batetan murgilduta dabil, nabigazioari zuzenduta dagoelarik.

Hauek dira Web 2.0-aren tokirik adierazgarrienak:

  • Google: bilatzailea da baina horretaz gain, posta elektronikoaren sistema (Gmail) eta munduko mapak (Google maps) dituena da.
  • Emule: erabiltzaileen arteko hartu-emanak egitera ahalbideratzen duen aplikazioa da.
  • Wikipedia: beraien artikuluak erabiltzaileek idazten dituzten entziklopedia askedun proiektua da.
  • Ebay: milioika laguni mundu guztian zehar edozer edonon erosteko eta saltzeko aukera ematen dien tokia da.
  • Youtube: milaka erabiltzailek beraiek edo edozeinek bidalitako elementuak ikusteko eta partekatzeko balio duen tokia da.
  • Skype: beste erabiltzaile batzuekin edonon egon daudela debalde mintzatzeko balio duen aplikazioa da, IP bidezko teknologia erabiliz.
  • Writely: dokumentuak beste erabiltzaile batzuekin partekatzen uzten duen testu-prozesadorea eskeintzen du eta baita Blooger-ean automatikoki argitaratzea era bai.
  • Blooger: errez asko webloga sortzeko erabiltzen den aplikaziorik ezagunena da. Weblogak interneta asaldatzen dabiltza eta blooger-a da interneten eguneroko bat sortzeko aukerarik behinena eta errazena.

Ondorioz, Web 2.0-a teknologia baino gehiago negozioa egiteko modu eta jarrera dela esan genezake: komunikazioa du ardatz, erabiltzailea oinarritzat eta teknologiak bertan ematen diren kontzeptu eta aldaketa ugariak jasan behar ditu.

Iturriak:

  • Scribd Data: 2008-X-22, 17:00 Orria: www.scribd.com/doc/550264/Que-es-web-10
  • Wikipedia Data: 2008-X-22, 17:05 Orria: http://es.wikipedia.org/wiki/Web_2.0
  • Eluyar Hiztegia (gaztelania- euskera) Data: 2008-X-22, 17:15 Orria: www.euskara.euskadi.net/r59-15172x/eu/hizt_el/index.asp
  •       

    Etiquetas:

    • Etiquetas