Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

WEB 1.0 ETA WEB 2.0

noviembre 16th, 2008 · No hay Comentarios

Aurreko artikulu baten Web-aren osagaiei buruz hitz egin nuen. Oraingo honetan, berriz, aspaldian behin baino gehiagotan entzundako bi kontzeptu hauek azaltzera nator: Web 1.0 eta Web 2.0.

Web 1.0 deritzogunaren sorrera 60ko hamarkadan aurkitzen dugu. Hasiera batean oso egitura sinplea bazuen ere, gerora HTML-a sortu zen, web orrialdeak atseginagoak eginez. Web mota honek irakurketarako baino ez du balio, hau da, erabiltzailearentzat ezinezkoa da elkarrekintzatzea (komentarioak, erantzunak, e.a. uztea). Web orrialde estatikoak dira.

Web 2.0 Tim O’Reilly-k erabili zuen lehenengoz Web 1.0-aren garapenari erreferentzia egiteko. Informazioaren ekosistematzat hartu izan da eta bere baitan Google, Wikipedia, Youtube, Ebay, Blogger, Rss, SkypeSkype, Writely, Flickr eta Emule hartzen ditu. Web dinamikoa da honako hau, etengabe aldatzen ari dena. Web 2.0-a erabiltzaileen arteko komunikazioan oinarritzen da eta bere azken helburua erabiltzaileari irtenbide hobeak eskaintzea da.

 Askotan Web 2.0-a Web semantikoarekin erlazionatu dute. Kontzeptu biak Web-aren garapenarekin lotuta egon arren, Web semantikoak ondorengo eboluzio bati egiten dio erreferentzia. Web mota honek metadatu semantikoak gehitzen dizkio World Wide Web-ari. Web semantikoa hizkuntza unibertsalekin garatzen da eta bertan informazioa hobeto egituratuta dagoenez, askoz errazagoa egiten zaie erabiltzaileei bilatzen ari direna aurkitzea. World Wide Web-aren sortzaile den Tim Berners-Lee izan zen ideia hori garatu zuena.

 

Iturriak

      

Etiquetas:

  • Etiquetas