Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Web-a = Interneta + hipertestua

noviembre 7th, 2008 · No hay Comentarios

World Wide Web-a (edo Web-a) hipertestuen dokumentuen sistema da, Internetaren bitartez hipermedioaren loturak dituena. Web nabigatzaile batekin erabiltzaileak web orriak bisitatzen ditu testuak, irudiak, bideoak eta beste multimedia eduki batzuk, hiperloturak erabiliz Interneten.

Web-a 1989.urtean sortutakoa da Tim Berners-Lee ingelesaren eta Robert Cailliau belgikarraren eskutik, CERN-ean lanean zebiltzala. Ordutik Barners-Lee Web-aren garapenean aritu da eta azken urteetan Web Semantikoaren alde mintzatu da.

Web Semantikoa World Wide Web-era metadatu semantikoak gehitzean oinarritzen da. Honen helburua Interneta hobetzea da, sistema informatikoen artean interoperabilitatea handitzeko eta giza operadoreen bitartekotza murrizteko.

Beraz, Web-a internetaren eta hipertestuaren arteko konbinaketa da, ondorengo berdintzaz idatz daitekeena: WEb-a = Interneta + hipertestua.

Gaur egun, World Wide Web-a HTML-an idatzitako dokumentuetan oinarritzen da, eta hau, Interneten hipertestuak sortzeko balio duen lengoaia da.

Interneta komunikazio sareen elkarloturen multzoa da, TCP/IP protokoloak erabiltzen dituena; horrela, interneta osatzen duten sare fisiko heterogeneoak sare bakar eta logiko bilakatuz eta mundu guztian eskuragarri eginez. Honen jatorria 1969an eman zen, ordenagailuen arteko lehenengo lotura eman zenean.

World Wide Web-a (WWW-a) interneten arrakasta gehien izan duen zerbitzua da eta sarritan, interneta eta WWW-aren kontzeptuak nahastea ematen da. Baina WWW-a protokolo multzo bat da, hipertestuen fitxategi kontsulta egitea uzten duena.

Hipertestua informazio oinarria eduki bloke ezberdinetan antolatzen duen teknologia da, lotura multzoen bitartez elkarturik daudenak eta beraien aktibatzeak informazioaren berreskurapena eragiten duena. Informazioa antolatzeko eta erabiltzeko sortuta dago, datuak nodo-sare baten gordez loturen bidez. Nodoak testuak dituzte horrez gain, grafikoak, irudiak, animazioak etabar…, hipermedio izenaz ezagutzen direnak.

Beraz, hipertestua hipermedioaren forma bat da, disenatzera eta testuak media batera bideratzen dituena.

Hipertestuaren oinarrizko ezaugarriak:

Informazio teknologiko hau babestua eta goraipatua izan da ematen dituen abantaila anitzengatik; bestalde, hipertestu guztiek ez dituzte erabiltzaileen aukera guztiak betetzen. Hipertestu sistema, termino idealean, ondorengo ezaugarriak bete behako lituzke:

  • Teknologia honek euskarri egokia bete behar du informazioa antolatzeko eta aurkezteko. Eskema hierarkikoak erabil daitezke testu tradizionalen dokumentuen sistemen erabilpenerako, antolatuak edo sare joskera sortzen dutenak.
  • Intuiziozko erabiltzaile interfazea bilduta izatea, gizakien garaunaren funtzionamendua antzeratzen baitu.
  • Giro kolaboratzailea da, erabiltzaileak erreferentzi berriak sortu ditzake nahi dituen dokumentuen artean, bere hiperdokumentua haziz gura den edukiarekin.
  • Berreskuratze eta bilatze informazioak uztartuta izan behar ditu nabegatzaileeen bitartez, zuzenduak izan ala ez.

Hipertestu motak:

  • Orokorra, edozein arlotako erabileran baliozkoa izan behar duena.
  • Abstraktua, honekin ezaugarri bereziak ikasteko helburuarekin banandu daitezke bere esentzia ateraz.
  • Sendoa, elementu bakoitzak bere definizioa edukitzea lortu dezan, errepresentatuko duen funtzioa koherentea izan dadin beste osagarri motekin.

Ondorioz, eredu bakoitzaren helburuak teknologia mota baten errepresentazio kontzeptuala izan behar du eta ez sistema berezi batena.

Iturriak:

Web-a eta Interneta. Data: azaroaren 7an, 17:00 Orria: http://es.wikipedia.org/wiki/World_Wide_Web

HTML-a, Zer da? Data: azaroaren 7an, 17:00 Orria: http://es.wikipedia.org/wiki/HTML

Hipervinculo. Data: azaroaren 7an, 17:12 Orria: http://es.wikipedia.org/wiki/Hiperv%C3%ADnculo

Web Semantikoa. Data: azaroaren 7an, 17:30 Orria: http://es.wikipedia.org/wiki/Web_Sem%C3%A1ntica

Hipertextua. Data: azaroaren 7an, 17:40 Orria: http://www.ldc.usb.ve/~abianc/hipertexto.html

      

Etiquetas:

  • Etiquetas