Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

WEB-a

octubre 26th, 2008 · No hay Comentarios

Web hitza, ingeles hizkuntzatik hartutako hitza da, eta guk “sarea” bezala itzuli dugu euskarara. Web-a Interneten gauzatzen diren eta hipertextuen lotune bidez interkonektatzen diren dokumentu sistema gisa definitu daiteke. Web hitza erabiltzen denean hainbat kontzeptuei erreferitu daiteke:

  • Web orria: hiperlotuneak izan ditzakeen informazio iturria.
  • Web gunea: (website) Interneteko World Wide Web-aren eremuak komunak diren orri multzoa.
  • Web zerbitzaria: HTTP protokoloa implementatzen duen programa, hipertextuak transferitzeko helburuarekin.

WEB-aren EBOLUZIOA

Web-ak, bat-bateko eboluzioa izan du 60eko hamakadatik gaur egunera:

  • Web 1.0: Web honek 60eko hamarkadan izan zuen hasiera, textu motatako nabegatzaileekin bakarrik. Geroago, HTML-a (HyperText Markup Language) jaio zen, Web orriak askoz txukunagoak egiten zituen eta lehenengoko nabegatzaile bisualak ekarri zituen. Irakurmenerako bakarrik erabiltzen den Web-a da eta erabiltzaileak ezin du Web-aren edukiarekin jardun, beraz, erabiltzailea, Webmasterrak Web orrira igotzen duenera mugatuta dago.
  • Web 2.0: Web hau, 1.0 Web-aren eboluzioa da. Termino hau Tim O´Reilly-k erabili zuen lehenengoz 2004an konferenzia batean, erabiltzaileen komunitateetan eta zerbitzu eskaintza berezi batean oinarritutako bigarren belaunaldi bateko Web bati erreferitzeko. Web mota honen parte dira gizarte sareak, blog-ak, wiki-ak, folksonomi-ak…eta hauen adibide dira, Google, Ebay, Youtube, Emule, Blogger, Wikipedia, RSS, SkypeSkype… Aplikazio guzti hauek komunean dutena da, euren aktiborik garrantzitsuena erabiltzailea dela. Izan ere, erabiltzaileen arteko kolaborazioa eta informazio elkartruke bizia sustatzen dute. Zenbat eta erabiltzaileen zenbakia handiagoa izan, orduan eta guneraren balioa eta edukiera handiagoa izango da. Bukatzeko, Web hauetan ez dago bertsiorik, aldaketa prozesu etengabean daudelako.
  • Web 3.0: Termino hau, erabileraren eboluzioa eta bide desberdinen bitartez sarean gertatzen diren interakzioak deskribatzeko erabiltzen den neologismoa da. 2006an ageri zen lehenengo aldiz Jeffrey Zeldman-en artikuli batean, 2.0 Web-ari egindako kritikan. Web honek sarea datu base batera eraldatzea inplikatzen du; edukiera, aplikazio anitzengatik eskuragarri izatera, adimen artifizialaren teknologien bultzaerara, web semantikora, 3D Web-ra edota Web Geoespazialerarako bultzada da. Halaber, merkatuak erabili ohi du 2.0Web-arekiko hobekuntzak promozionatzeko. Badirudi oraindik ere 3.0 Web-aren esanahi eta definizio zehatza adosteko eztabaida dagoela.

      

Etiquetas:

  • Etiquetas