Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Web= Internet + Hipertestua

octubre 30th, 2008 · No hay Comentarios

Zer da web-a eta zergatik dago osaturik internet eta hipertestuaz?

Web-a interneten barnean funtzionatzen duen sare telematikoa da. Trukatzen den informazioa multimedia da. Dokumentuak hipertestu (hitzen arteko erlazio gurutzatuak) hipermediako (testu irudi eta soinuen arteko erlazio gurutzatuak) teknikak erabiliz prestatuak dira.

Internet aldiz, mundu osoan zabalduta dagoen sare erraldoi bat da, ordenagailuak konektatuta daudenean komunikatzeko aukera ematen duena. Interneten jatorria jakiteko EEUU-ko Defentsa departamentuko proiektu batean bilatu behar da, honen helburua sareen komunikazio segurua lortzea zen.

Hipertestua, era ez sekuentzialean irakur daitekeen dokumentu digitala da, ez autonomoa dela esan daiteke, baita ez lineala, saltoka irakurri daitekeelako; horren ondorioz multilineala dela esaten dugu. Hipertestuak hurrengo elementuak biltzen ditu: sailak, hiperloturak eta inguratzaileak. Hipertestuko dokumentuak eta erabilerak lokalak edo gainontzeko lekuetatik etor daitezke Interneteri esker. Baina garrantzitsuena hauxe da: World Wide Web da. Web orrialdean azpimarratutako hitz batean edo nabarmendutako grafiko batean klik egin behar da. Esteka bat sakatzeak beste dokumentu batera eramango zaitu. Beste dokumentu hori, web-gunea, informazio orrialdea, irudia, bideoa edo soinua izan daiteke.

Beraz, aurretik esandako guztia kontutan hartuz, internetek eta hipertestuesk web orria osatzen dute.

      

Etiquetas:

  • Etiquetas