Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Web = internet + hipertestua

diciembre 3rd, 2008 · No hay Comentarios

Hipertestuak esteka eta konekzio ezberdinen bitartez informazioa era dinamikoan antolatzeko aukera ematen duen sistema da. Honek ohiko testuen egituratik bereizten du eta inprimatutako idazkietan topatzea asko zailtzen du, baina, ez ordea interneten. Interneten hamaika informazio iturri topa ditzakegu, hauetako iturrietako bakoitzetik beste hamaikara pasa gaitezkeelarik elkarren artean lotuta dauden hipertestuei eta World Wide Webaren beste tresna batzuei esker, beraz, hemen topatzen dugu hipertestua.

Web edo World Wide Web izena, internetaren bitartez sarbidea daukaten hipertestu dokumentu ezberdinen arteko loturen sistema deskribatzeko erabiltzen da. Web zerbitzailea erabiliz, multimedia mota ezberdinak erabiltzen dituzten web orrialdeak ikusteko gai gara eta batetik bestera pasa gaitezke hiperlink-en bitartez.

Weba 1980. urtean asmatu zuen Berners-Leek eta 1992. urtean Lynx deituriko internet nabigatzaile baten aitzindaria sortu zen eta hau izan zen, izan ere, Internetaren hasiera erraztu zuena, honek dokumentuen arteko loturak ahalbidetzen zituelako. Web 2.0 ostera beranduago sortutakoa da eta internet garai berri batean sartu dela eta honek jendearen gainean ze eragin duen laburbiltzen duen kontzeptua da.

Pertsonek teknologiak erabiltzeko eta jarduerak burutzeko daukaten era da Web 2.0aren arima. Gainera, egundoko erreztasunak ematen dizkie berrikuntzak ezarri nahi dituzten pertsona edota enpresei. Internetaren sortzaileak dio Webaren sorrerak eragin ikaragarria izan duela jendearen gainean, dena elkarren artean konektatuta egoteak baldintzatu duela erabat jendearen bizi eta lan egiteko modua. Era berean, onartu du aldaketa hauek onerako zein txarrerako izan daitezkeela, baina bere ustetan, txarrerako den kasu gehienak gaizki ulertuetatik eratorritako arazoen ondorio izaten dira.

Beraz, amaitzeko esango genuke  web 2.0a erabiltzaileen partehartzean eta informazio elkartrukaketan oinarritzen den Interneteko web zerbitzua dela, eta 2 horrek interneten bigarren belaunaldiaz ari garela adierazten du.

Iturriak:

– Tim O´reillyren Web 2.0ren azalpena : http://www.oreillynet.com/pub/a/oreilly/tim/news/2005/09/30/what-is-web-20.html

– Wikipediako informazioa: http://eu.wikipedia.org/wiki/Web_2.0

– Informatikako aditu baten artikulua: http://www.paulgraham.com/web20.html

– Web 2.0ari buruz egin zen expo baten web orrialdea: http://www.web2expo.com/

      

Etiquetas:

  • Etiquetas