Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

WEB = INTERNET + HIPERTESTUA

octubre 26th, 2008 · No hay Comentarios

Izenburuan argi ikus daitekeenez, gaur egun Web kontzeptuaz ezagutzen duguna Internet eta hipertestuaren arteko konbinaketa da. Baina zer da bi termino hauek adierazten dutena?

Hasteko, hipertestua era ez sekuentzialean irakur daitekeen dokumentua da; normalean digitala bada ere, ez du beti horrela izan behar. Hipertestua estekez (links) osatuta dago eta esteka horiek dira beste dokumentu batzuetara jotzeko aukera ematen digutenak, irakurketa sekuentziala edo ez sekuentziala bideratuz. Carlos Moreno Hernandezek honela definitzen du hipertestua Literatura e hipertexto lanean: bi testu edo testu blokeak elkarrekin esteken bidez lotuak. Autore honek ezaugarri hauek ematen dizkio hipertestuari obra berean:

  • Linealtasun eza.
  • Irekia.
  • Multilineala edo lotua.

Bestalde, Internet mundu mailako ordenadore arteko komunikazio-sare erraldoia da, “sareen sarea” izenarekin ere ezaguna. Bere jatorria 1969 urte inguruan aurki dezakegu Estatu Batuetan, konputagailuen arteko lehenengo konexioa ezarri zenean, hain zuzen. Hasiera batean ARPANET zuen izena eta ikerketa zentro militarretako eta unibertsitateetako sistema informatikoak sare handi batean lotzeko sortu zen. Urte batzuk geroago, erabilpen militarrak alboratuta, beste erabiltzaileak sareaz baliatzen hasi ziren, ARPANET desagertuz eta Interneti hasiera emanez.

Sare honetan dokumentuak jartzeko HTML-a beharrezkoa da ( Hyper Text Markup Language). Garrantzia handikoa da Interneten txertatzen diren dokumentuak esteken bidez ondo antolatzea. Izan ere, antolakuntza desegoki baten ondorioz itzelezko nahasteak sor daitezke, erabiltzailea leku batetik bestera zentzurik gabe eramanez.

Beraz, dokumentu hipertestualen arteko loturak Interneten bidez ematen dira Web deritzoguna sortuz. “World Wide Web ” (mundu zabaleko armiarma-sarea) da izen osoa. Bertan aurkitzen dugun informazioa multimedia da. Aurretik aipatutako hipertestuaz gain, hipermediako teknikak ere erabiltzen dira, edo beste era batera esanda, testuak, irudiak eta soinuak biltzen dira. 

 

Iturriak

      

Etiquetas:

  • Etiquetas