Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Web semantikoa (Q2)

mayo 25th, 2009 · No hay Comentarios

Web semantikoa (Semantic Web) “datuen Web”-a da. World Wide Web-era metadatu semantiko eta ontologikoak gehitzean datza. Honen helburua alde batetik Internet hobetzea da, sistema informatikoen interoperabilitatea zabalduz, eta bestetik, giza operadoreen bitartekari lana murriztea.

Web semantikoaren osagai nagusiak metalengoaiak eta XML, XML Schema, RDF, RDF Schema eta OWL errepresentaketa estandareak dira:

  • XML: Dokumentu egituratuentzako sintaxi superfizialaren ekarpena egiten du, baina ez die esanahiaren gaineko edonolako murrizketarik egiten.
  • XML Schema: XML dokumentuen egitura definitzeko lengoaia da.
  • RDF: Baliabideentzako eta hauen artean eratzen diren erlazioentzako sortutako datu eredu bat da. XML bitartez errepresentatu daitekeen datu eredu batentzako oinarrizko semantikaren ekarpena egiten du.
  • RDF Schema: RDF baliabideen klaseak eta propietateak deskribatzeko hiztegi bat da. Hiztegi honek klase eta propietate horien arteko generalizazio jerarkiak ezartzeko semantika bat dauka.
  • OWL: Klase eta propietateak deskribatzeko hiztegi gehiago gehitzen du.

Referentziak:

Etiquetas:

  • Etiquetas