Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Web=Internet+Hipertestua

febrero 9th, 2009 · No hay Comentarios

Web-a internet eta hipertestuaz osaturik dago, baina lehenengo hiru kontzeptuak definitu beharko ditugu.

Web-a, edo World Wide Web, 1989.urtean sortu zuten Tim Berners-Lee eta Robert Cailliauk, eta 1992.ean publikatu. Web-a hipertestuz osaturik dagoen sistema bat da, Internet erabiltzen duena bere garraiobidea bezala, edo beste era batean esanda: Internet exploratzeko modu grafikoa.Web-a eta Internet ez dira gauza bera. Lehena  orrialde batzuk dira, eta nabigatzaile baten bidez sartu gaitezke bertan; eta bigarrena, sareen sarea da, eta hemen dago informazio guztia: posta elektronikoa, jokoak, etab. Beste era batean esanda, web-a interneteko atal bat da.

Internet mundu osoan zehar dabilen sare erraldoia da, eta milioika ordenagailu daude konektatuta telekomunikazio infraestruktura handi baten bidez. Testu, irudi edo soinu formatuan aldatu dezakegu informazioa honi esker. Gehienok Interneta gaur egungo gauza dela uste dugu, baina 1969.urtean sortu zuten estatu batuarrek.

Hipestestua, informatikako arloan, erlazionaturiko beste testu batera eramaten gaituen pantailan agertzen den testua da. Hipermediaren izaera bat da, baina honek irudiak eta soinuak ditu testuekin batera. Hipertestuko dokumentuak eta erabilerak lokalak edo gainontzeko lekuetatik etor daitezke interneti esker, eta garrantzitsuena web-a da. Hipertestuak hainbat ezaugarri ditu:

  • Normalean, ez du lineala izan behar.
  • Gure helburura hainbat leku ezberdinetatik heldu gaitezke.
  • Informazio asko dagoenean, gure zatia azkar bilatu dezakegu ondo antolatuta badago.
  • Txarto antolatuta badago, lekukotasunaren eta desorientazioaren galera sor dezake.
  • Gainera, languntza-zerbitzuak ditu: goi-mailako mapak, atzera egiteko aukera, bilatzaile erremintak, indizeak, anotazioak egiteko aukerak, etab.

Erreferentziak:

Etiquetas:

  • Etiquetas