Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

XML eta HTML

febrero 9th, 2009 · No hay Comentarios

   XML siglek “Extensible Markup Lenguaje” esan nahi dute, hau da, markazko lengoai zabalgarria. XML World Wide Web Consortium-ak sortutako etiketetan zabalgarria den metalengoai bat da. SGML-aren sinplifikazio bat da eta hizkuntza espezifikoen gramatikaren definizioa ahalbidetzen du. Beraz XML ez da hizkuntza partikular bat, hizkuntzak definitzeko era bat baizik.

   XML ez zen sortu interneterako bakarrik, beste plataforma batzuen artean informazioaren trukaketak egiteko ere. Datu baseetan, testu editoreetan,  kalkulu orrietan etab erabil daiteke.

   Gaur egun oso garrantzitsua da informazioa modu seguru eta errazean elkarbanatzeko sistemen arteko harremana ahalbidetzen duelako.

   HTML siglek Hypertext Markup Language esan nahi dute, hau da, Hipertestuen markazko lengoaia. Testuen edukia eta egitura deskribatzeko erabiltzen da, eta baita testuei argazkiak edo bestelako objetuak gehitzeko ere. HTML-ak dokumentu baten itxura ere deskribatu dezake puntu baterarte, eta script bat izan dezake. Script honek web nabigatzaileen eta beste HTML prozezadore batzuen jarrera alda dezake.

   HTML ere erabiltzen da MIME text/html forma dutenen edukiari erreferentzia egiteko. HTML diren formatoek “.htm” edo “.html” luzakina erabiltzen dute.

Iturriak:

http://es.wikipedia.org/wiki/XML

http://es.wikipedia.org/wiki/C%C3%B3digo_HTML

Etiquetas:

  • Etiquetas