Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Yorick Wilks (Q.1)

junio 1st, 2009 · No hay Comentarios

Yorick Wilks zientifikoa 1939.urtean jaio zen Britainia Handian, eta Cambridg-eko Pembroke ikastetxean ikasi zuen. Gaur egun, adimen artifizialeko irakaslea da Sheffield-eko unibertsitatean. Ordenagailuetan dagoen lengoai naturalen ulermenean Yorick aitzindaria da, eta hizkuntzalaritza konputazionalean (giza lengoaia ikertu eta aztertzeko informatikaz baliatzen den arloan ) ikerketa asko egin ditu.

Yorick Wilks-ek esperientzia handia dauka lan-munduan. Hainbat sari irabazi ditu. 1998.urtean “Elected Fellow of European Association for Artificial Intelligence”, eta urte honetan  (2009.enean) “Lovelace Medal by the British Computer Society” saria. Yorick-ek ere konferentzia eta hitzaldietan parte hartu du; hala nola, 2007.urtean Santiago de Kuban “International Applied Linguistics Congress” izena zuen batean. Eta liburu batzuk idatzi ditu; adibidez, 1973.urtean “The Stanford Machine Translation and Understanding Project” izena zuen liburu bat, edo 1967.urtean idatzi zuen “Semantic Consistency in Text” liburua.

Erreferentziak:

Etiquetas:

  • Etiquetas