Azpeitiko Enparan Kaleko bizilagunen haserrea sortu du aste honetan lur azpiko zaborrontzien egoerak.
Izan ere, Gabonen ondoren zaborrak gainezka egin zuen eta jendeak kanpoan uzten zituen zaborrez betetako poltsak. Kaleei zikin usaina nabari zitzaien eta baitagarbitzeko eta dena jasotzeko beharra ere.
Langileen oporraldiek eta guztion kontsumo inkonszienteak eragin zuen hau gertatzea.
Azkenean, denok geureari ekin genionean, hustu zituzten zaborrontziak eta kaleak itxura ona berreskuratu zuen.