Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

2.0 LIBURUTEGIA

septiembre 7th, 2009 · No hay Comentarios

“2.0 liburutegia” kontzeptu eta terminoaren sorrerak, hedapenak eta ezarkuntzak blogosferaren esparruan izan zuen lekua Michael Casey blogero eta bibliotekari ospetsuaren eskutik. Bera hasi zen posteatzen bere “LibraryCrunch” blogean liburutegiak eta informazio zerbitzua liburutegi zentroetan ulertzeko modu berria azaltzen zituelarik.

Michael Caseyk “2.0 liburutegia” honela definitu zuen bere blogean 2005eko irailean: liburutegiek merkatuko beharrei erantzuna modu azkar baten ematea ahalbidetzen duen funtzionamendu modeloa da. Honek ez du esan nahi egungo erabiltzaileak abandonatu behar ditugunik. Aldaketa azkarraren filosofia da, antolamendu flexibleen estrukturena, web 2.0-ren erreminta berriena eta erabiltzaileen parte hartzearena. Honek liburutegia egoera indartsuago baten jarriko du eta jendearen beharrizanak eraginkortasunez konponduko ditu.

Helburua erabiltzaileek liburutegira informazioaren mugimenduan gehikuntza bat sortzea da. Horrela erabiltzailea diseinuan eta liburutegi zerbitzuen inplementazioan murgiltzen saiatuko da, interakzioa, feedback (atzeraelikadura) eta parte hartze aktiboa sustatuz. Horrela, liburutegi zerbitzuak une oro egongo lirateke eguneratzen, eta baita birbaloratzen hobeto erantzun ahal izateko komunitateko beharrizanei.

Kontzeptu hau proposatzen dutenek “2.0 liburutegi” zerbitzuaren modeloak tradizionala ordezkatzea espero dute, hau da, azken mende hauetan direkzio bakarrekoa karakterizatua izan dena. Baina nola eraldatu hau dena? Nola izan aktiboagoak erabiltzaileak liburutegi batean? Nola bildu informazioa? Nola inplementatu 2.0 zerbitzuak?

Bada, horretarako OPAC (liburutegiko katalogo bibliografiko digitalerako sarbide puntua) delakoak egokituko lirateke, edo beste erreminta batzuk sortu: esate baterako, liburutegietako fondo bibliografikoetara erabiltzaileek edukiak gehitzea Wikipedia moduan, edota irakurriz nahiz ezagutzaz aportatutako eta aintzakotzat hartu daitezkeen ikuspuntuak.

Errekurtsuen barietatea nahiko handia da, baina momentuz gehien erabiltzen direnak blogak eta RSS kanalak dira. Liburutegiek aurrerantz jarraitzen dute posibilitate berrien etorkizunerantz, zeinetan teknologia berrien adaptazioa beharrezkoa den liburutegiaren kontzeptu berria berriz asmatzeko. Orain inoiz baino gehiago bibliotekaria sozietate berriaren alturan jarri behar da eta erabiltzaileen beharrizanetara egokitu.

Informazio iturriak:

· http://wiki.sedic.es/index.php/Biblioteca_2.0

·  http://www.documentalistaenredado.net/519/la-biblioteca-20-los-bibliotecarios-sin-gutenberg/

· http://biblio.universia.es/seccionEspecial.jsp?

Etiquetas:

  • Etiquetas