Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

AEB eta SESB arteko lehia espaziala

mayo 28th, 2012 · No hay Comentarios

Lehia EspazialaLehia espazialaren gatazkaren inguruan aritu gara eta, izan ere, gure artikulua Wikipedian dago ikusgai. Hasteko, borroka edo lehia hau ez zen egun bateko gauza izan, 25 urte iraun baitzituen; horregatik, nabarmendu beharra dago, denbora tarte luze hori artikulu soil batean adieraztea nahiko zaila eta konplexua izan da. Horren ondorioz, aipatu beharra dago Gerra Hotzaren kontestu historikoan gertatutako ekintza edo lehia honek, aldi berean, gertakari asko eta asko izan zituela, horietako bakoitzak bere ondorioak eta bere ekintza txikiak edukiz; beraz, lan honetan, gertakari garrantzitsuenak pilatu nahi izan ditugu, zenbait argazki adierazkorrekin lagunduz, jendeari ideia eta Lehia Espaziala ondo heltzeko.

Lehenik eta behin, aldez aurretik Wikipedian idatzirik zeuden artikuluak, bai euskaraz zein gazteleraz, Wikipediairakurri genituen eta haien errferentziak jarraitu genituen. Gaztelerazko artikulua itzuli ondoren, RIA Novosti, El Mundo eta Nasa-ren webguneetako informazio zehatza atera genuen, gure lana datu adierazgarri eta fidagarriez osatzeko. Horrez gain, zenbait bideo eta dokumental ikusi eta aztertu genituen, lana burutzeko informazio gehiago edukitzeko. Ondoren, bakoitzari zenbait atal banatu zitzaizikion eta pixkanaka-pixkanaka Wikipediako artikulua handituz eta gizenduz. Hasiera batean, lana  Google Docs-en garatzen hasi ginen, baina ariketaren helburuak betetzen ez zituenez, Deustuko Littera Wikian jarraitu genuen, eta bertan ekin genion lanari. Bakoitzak egunero, lanari ekarpenak egin zizkion, nahiz eta zenbait arazo izan, gaztelerazko itzulpenaren inguruan, batez ere. Wikipediara igo eta gero, izena ere aldatu bhehar izan genion eta, orain, Espazioko Lasterketa deitzen da.

Ondorio bezala, Wikipediako artikulu honek, beste gauza askoren artean, Gerra Hotzeko kontestu historikoan emandako Denboraren erabilera.gertakari honen (Lehia Espaziala) inguruko ezagutza handitzea eragin du, izan ere, informazio bilketan murgildu ondoren, niretzat berriak ziren datu asko aurkitu genituen. Beste alde batetik, egunero lan egitearen grina zabaltzea eragin du nire buruarengan, izan ere, egunero, goizero, klasera joan baino lehen, Deutuko Unibertsitateko Liburutegian zenbait ekarpen egiten nituen “Lehia Espaziala” deituriko sarreran. Beraz, ikusi daitekenez, oso lan aberasgarria izan da aspektu askotan.

Erreferentziak:

– http://eu.wikipedia.org/wiki/Espazioko_lasterketa

http://wiki.littera.deusto.es/en/index.php/Infoman1112/Space_Race

Filed under: Uncategorized

Etiquetas:

  • Etiquetas