Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

AHOZKOTASUNA ETA IDAZKERA

diciembre 4th, 2008 · No hay Comentarios

Duela milaka urte ahozko transmisioa izan zen elkarrekin komunikatzeko genuen bide bakarra. Geroago, idazkeraren etorrerarekin batera, erabat aldatu zen komunikatzeko era hori. Azkenik, aspaldi honetan, teknologia berrien garapena bizitzen ari gara eta beste aldaketa bat sumatu dugu komunikazio arloan: hipermedioena.

Lehenengo eta behin, aurretik aipatutako bi kontzeptu definitzea beharrezkoa da. Ahozkotasuna komunikatzeko era bat da eta eremu nahiko zabala hartzen du bere baitan. Azken finean, ume baten oihua zein lagunarteko solasaldia ahozkotasunaren eremuan kokatzen ditugu. Ong-ek (abadea, hezitzailea, filosofoa, hizkuntzalaria, irakaslea eta historialaria izan zen; garrantzia handiko hainbat lan idatzi zuen kultura garaikideari buruz) bi motatako ahozkotasuna bereizten ditu:

  1. Lehen mailakoa: ahozkotasuna komunikatzeko soilik erabiltzen duten kulturei dagokie. Ahozkotasun mota honek oroimenaren aktibaketa errazten du.
  2. Bigarren mailakoa: idazkera duten kultura aurreratuek erabiltzen dutena da honako hau. Oroimenaren euskarritzat jotzen da.  

Aurretik aipatu dudan bezala, duela asko ahozkotasuna zen elkarrekin komunikatzeko genuen tresna bakarra eta gure ohitura zaharrak eta ezagutzak transmititzeko era zen. Gaur egun oraindik aurkitzen dugu horren isla, bertsolaritzan esate baterako. Sukaldaritzan topatzen dugu beste adibide bat; liburuak egon arren, sukaldean nola konpondu behar dugun ahoz transmititzen diguten telebistako programak ugariak dira egun.

Dena den, idazkera da, ustez, komunikatzeko dugun biderik ospetsuena. Ong-ek adierazten duen bezala, historiaurrekotzat jotzen dugu idazkera sortu baino lehenagoko guztia. Idazkeraz ari garenean lengoaia baten errepresentazio grafikoaz ari gara, zeinuen bitarteko komunikazioaz. Era batera edo bestera, badirudi idazkeraren sorrerak kalte egin ziola ahozkotasunari, azken hau murriztu egin baitzen testuak agertu zirenean. 

  

Iturriak

      

Etiquetas:

  • Etiquetas