Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Ahozkotasuna eta Idazkera

diciembre 4th, 2008 · No hay Comentarios

Walter Ong 1912.urteko azaroaren 30ean jaio zen Kansas hirian, Missourin. Ezaguna zen bere Pizkundeko literatur eta historia intelektualaren ekarpen fenomenologiko eta pertsonalagatik. Ekarpenak hauexek izan ziren: zentzuaren eboluzioarena, Gerard Manley Hopkins-en pentsamenduarena, katolizismo garaikide amerikarrarena eta kultura garaikidearena.

Oralitatea komunikatzeko era bat da eta bi mota daude:

Lehenengo mailakoa: Bere kulturaren jabe izaten direnak komunikatzeko eta oroimenaren aktibazioa uzten duena. Ahozko kulturak ezagutza, tradizio, aurkezpen,ohitura, sinbolismo eta esanahien bilduma jabetzen uzten du.

Bigarren mailakoa:  Idazkera izaten duten kulturak erabiltzen dutenak dira. Hau da oroimenaren euskarri bihurtu dena.

Orain dela mende asko, gizakiak ahozkotasuna erabili du beste espezieekin komunikatzeko. Urteak pasa ondoren, beste fenomeno bat iritsi zen, idatzizkotasuna. Ong-en arabera, ahozko literaturari ez zaio beharrezkoa den garrantzia eman. Baina, ba al dago ahozko literaturarik? Ez, literatura hitza littera-tik dator eta letra esan nahi du latinean, horrek idazmena adierazten du.

Ahozko eta idatzizkoen moduen pentsamendu eta adierazpenen kontrastea literatur azterketak egitean sortu ziren. Gizakian modu askotan komunikatzen dira, berain zentzumen guztietaz baliatuz: ukimena, usaimena, entzumena eta ikusmena. Ez bakarrik komunikazioa, baizik eta pentsamendua ere, soinuekin erlazionatzen da.

Idatziriko testu guztiak erlazionaturik egon behar dira soinuaren munduarekin, bere esanahiak transmititzeko. Testu bat ” irakurtzeak” soinuetan bihurtzea esan nahi du. Idazkera ezin da oralitatetik banandu, horregatik ahozko hizkuntzaren menpe dago.

ITURRIAK:

      

Etiquetas:

  • Etiquetas