Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Antropologia aukera nagusitzat

diciembre 20th, 2010 · No hay Comentarios

Antropologia kulturala, Kottak dioenez, giza kulturak aztertzen ditu haien arteko berdintasunak eta desberdintasunak konparatuz. Hemen aurkeztuko dut Deustuko Unibertsitatean Antropologia klaseak jarraitzeko ematen diren baliabideak, baita ikasgaia amaitu ondoren ateratako ondorioak ere.

Lehenik eta behin, Antropologia soziala eta kulturaleko klaseak jarraitu ahal izateko Conrad Kottak argitaratutako liburua eduki behar da. Liburu horrek oinarritzat behar den informazio orokorra aurkezten die ikasle berriei. Esan beharra dago Antropologia ez dela aukeragarri dagoen irakasgaia baizik eta derrigorrezkoa lehenengo ikasturtekoentzat. 

Klaseak jarraitzeko irakasleak aurkezten dituen powerpointak ere erabiltzen dira, baita danok batera egindako ariketak eta talde nahiz banakako aurkezpenak ere. Bestalde, Antropologia klaseak jasotzeko bi hizkuntzen aukera ematen dira: gazteleraz eta euskeraz.

Azkenik, seihilekoa amaitu ostean, ikasleak antropologia klasean jasotako ezagutzak bizitza errealeko egoerei aplikatzeko gai da. Gainera, bakoitzarentzat diren ezagutza baliogarriak ikasteko aukera ematen zaio ikasleari ikasgai hau aurkeztean.

Iturriak:

Filed under: Anthropology Tagged: antropologia

Etiquetas:

  • Etiquetas