Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

ATSOTITZEN KORPUSA

junio 21st, 2009 · No hay Comentarios

Gotzon Garatek 30 urtetan zehar egindako lan eskerga honetan hainbat atsotitz desberdin aurki ditzakegu hizkuntza desberdinetan: euskaraz, gazteleraz, ingelesez eta latinez hain zuzen ere. Lan honek 14.458 atsotitz biltzen ditu euskaraz, gainerako hizkuntzetan bere parekoa zein den adieraziz. Euskarazko atsotitz gehienak zazpi probintzietako 23 baserritan daude bilduta gutxi gorabehera.

Normala den moduan, hemen agertzen diren esaera asko orain hilda daudenei jasotakoak dira eta aski garbi ikus dezakegu gaur egungo baserrietako jendeak lehen erabiltzen zuten baino askoz atsotitz gutxiago erabiltzen dutela. Atsotitzak hizkuntzaren aberastasunaren erakusle direla ikus dezakegu.

Korpus honetan hitz bat sartzea nahikoa da jakiteko ea zenbat atsotitz desberdin dauden hizkuntza horretan hitz hori barne hartzen dutenak eta zein den/diren esaera horren baliokideak gainerako hizkuntzetan.

Esan beharra dago ere atsotitzek herria ezagutzeko aukera ematen digutela, hots, zeintzuk ziren herrietako jokamolde, uste eta tradizioak, baita folklorea ere. Mitologiaren aztarnak eta erlijio kontuak zein iritziak naturarekin erlazionatuta ere aurki ditzakegu, eta nola ez, gure arbasoek belaunaldiz belaunaldi transmititu dizkiguten ipuin edota pasarteak.

Informazio iturriak:

· Garate, G: Atsotitzak, BBK, 1999-03-02an eguneratua, http://www.ametza.com/bbk/htdocs/hasiera.htm -tik hartua 2009-06-20an.

Posted in Lr0809 Tagged: atsotitzak, euskara, hiztegia, korpusa, literatura

Etiquetas:

  • Etiquetas