Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

BAI EUSKARARI (PANTXOA ETA PEIO)

octubre 19th, 2008 · No hay Comentarios

ETA BAI, ETA BAI
NIK EUSKARARI BAI TA BAI

Uso zuria, uso gorria
dantzan dabil suaren gain
uso gorria, uso zuria
herriak euskarari bai
neure kabia daukat garretan
neure umeak neure zai
nago odoletan, garretan,
txinparta gainetan
neure umeak neure zai.

Uso zuria aurkitu dute
hotzak dardaraz erdi hila
uso gorria garretan dator
Euskal Herriaren bila
uso zuria lehengoa duzu
uso gorria geroa
Euskal Herritik uso bakar bat
iguzki aldera doa.

Uso zuria, uso gorria
dantzan dabil suaren gain
uso gorria, uso zuria
herriak euskarari bai
neure kabia daukat garretan
neure umeak neure zai
nago odoletan, garretan,
txinparta gainetan
neure umeak neure zai.

San Juan Loreek usaia dute
eta herriek arima
Euskal Herria euskara barik
irin gabeko ogia
Euskal Herria euskara gabe
hegalgabeko usoa
uso gaztea aidatu hadi
eta iguzkiraino hoa.

Uso zuria, uso gorria
dantzan dabil suaren gain
uso gorria, uso zuria
herriak euskarari bai
neure kabia daukat garretan
neure umeak neure zai
nago odoletan, garretan,
txinparta gainetan
neure umeak neure zai.

ETA BAI, ETA BAI
NIK EUSKARARI BAI TA BAI

ETA BAI, ETA BAI
GUK EUSKARARI BETI BAI

      

Etiquetas:

  • Etiquetas