Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

CiteUlike eta Google Books

diciembre 31st, 2009 · No hay Comentarios

 

Internetek ikasketei begira eskeini dizkigun tresna erabilgarriei buruz hitz egin nahi baldin badugu, ezinbestekoa izango dugu CiteUlike eta GoogleBooks aipatzea.

CiteUlike publikazio akademikoak sailkatzeko helburuz jaio zen zerbitzua da, sarean eskuragarri dagoena. 2004. urtean sortu zen eta ikasle, ikertzaile eta adituen beharizanak asetzeko eta haiek aukeratutako dokumentu edo artikuluak markatzeko herraminta da, hau da, guretzako interesgarriak diren artikulu edo testuak gordetzeko balio du gure kontuko erreferentzien liburutegi pertsonalean. Sarean sortu zen lehenengokoa izan zen eta beste antzeko ekimen batzuk egon diren arren, del.icio.us adibidez, CiteUlike da metadataren bitartez liburuak markatzeko aukera ematen digun bakarra. Honi esker arrakasta handia lortu du eta 3 milioi artikulo baino gehiago daude gaur egun orrialde honetan markatuta.

Beste alde batetik Google Books daukagu. Zerbitzu hau Googlek eskaintzen duenetariko bat da eta Frankfurteko liburu azokan erakutsi zen lehendabizikoz 2004ko urrian. Ezaugarririk esanguratsuena hainbat libururen artean testu zati bat bilatzeko gai dela da. Hau egiteko beharrezkoa izan da liburu hauek denak aldez aurretik eskaneatzea eta Googleren artxiboan gordeta egotea.

Erreferentziak:

Google Books. (2009, December 25). In Wikipedia, The Free Encyclopedia. Retrieved 19:05, December 31, 2009, from http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Google_Books&oldid=333855298

CiteULike. (2009, November 29). In Wikipedia, The Free Encyclopedia. Retrieved 19:06, December 31, 2009, from http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=CiteULike&oldid=328621862

CiteULike: Everyone´s Library (2009). In CiteULike. Retrieved 19:08, December 31, 2009, from: http://www.citeulike.org/

Etiquetas:

  • Etiquetas