Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

CITEULIKE ETA GOOGLE BOOKS

diciembre 29th, 2009 · No hay Comentarios

Markaketa lengoaien erabileran gehiago sakontzeko erreferentziak eta liburu interesgarriak aipatu ditugu CiteUlike-en eta Google Books-en. Bi zerbitzu hauen nondik norakoak azalduko dizkizuet artikulu honetan.

CiteUlike erreferentzia akademikoak kudeatu eta aurkitzeko doako zerbitzua da. Web-ean interesatzen zaigun artikulu bat ikusten badugu gure liburutegi pertsonalean txerta dezakegu botoi bat sakatuz, CiteUlike-ek automatikoki erreferentzia bibliografikoaren xehetasunak ateratzen baititu Web-etik. Horrela, artikulu hori antolatu, partekatu eta gomenda dezakegu. Denontzako zabalik dagoen sistema da eta bertako erreferentziak denontzat daude ikusgai.

CiteUlike 2004ko azaroan sortu zuen Manchesterreko Unibertsitateko Richard Cameron-ek eta 2006ko abenduan gehiago garatu zuten. Web-ean oinarrituriko lehen markatzaile soziala izan zen, zientzialari eta jakitunen beharretarako bereziki diseinatutakoa. Oversity-k darama gaur egun.

Google Books-ari esker liburu publikoak PDF formatuan deskarga ditzakegu. Eskaneatutako milaka liburu ditugu eskuragarri bertan, Copyrightdunak hainbat eta bakoak beste hainbat (duela asko publikatu ziren liburuak badira autorearen eskubide legeak ez du baliorik). Domeinu publikoko liburuen eduki osoa irakur dezakegu sistema honen bidez. Hala ere, badaude murrizketa batzuk ere, liburua osotasunean irakurtzea galarazten dutenak (zenbaitetan lerro batzuk baino ezin dira irakurri).

Google Books 2003ko abenduan jaio zen Google Print izenpean. Bere helburu nagusia inprimatutako liburuetan aurki daitekeen informazioa Web-aren bidez erabiltzaileei helaraztea da. Hori guztia burutu ahal izateko Google-k teknologia berezi bat garatu du, liburuak eskaneatzea eta berorien informazioa klasifikatzea errazten duena.

Iturriak:

Etiquetas:

  • Etiquetas