Littera Deusto

Modern Languages, Basque Studies and Humanities

Dokumentazio tradizionala vs dokumentazio digitala

noviembre 7th, 2010 · No hay Comentarios

Dokumentazioa zera da: Dokumentuak hautatu, sailkatu, erabili edo zabaltzeko ekintza da. Gaur egun dauden aldaketa teknologikoekin, dokumentazio moduak ere aldatu egin dira. Bi dokumentazio mota dauzkagu eta artikulu honetan dokumentazio tradizionala eta dokumentazio digitala ezberdintzen eta azaltzen saiatuko naiz.

Dokumentazio tradizionala: dokumentazio digitala baino arinagokoa da. Paperezkoa da eta honen arazoa galtzeko arrisku gehiago dagoela da. Dokumentazio mota honen irakurketa pasiboa da. Dokumentu osoa irakurri behar da jakiteko ea gure galderak erantzunik duten edo ez. Honetaz gain, irakurleak ezin dizkio dokumentu berriak erantsi. Dokumentazio tradizionala linealki irakurri beharra dago. Dokumentu tradizionalak mugatuta daude bere izaera monomediatikoagatik: testuak hitzaren bitartez informatu egiten du, argazkiak irudiaren bitartez eta grabaketak soinuaren bidez.

Dokumentazio digitala: Dokumentazio tradizionala baino askoz ere ziurragoa eta iraunkorragoa da. Oso arina da, informazioa denbora tarte laburrean ematen duelako. Dokumentazio digital honetan aurkitzen ditugun dokumentuak dinamikoak, aldakorrak eta pertsonalizatuak dira. Dokumentazio tradizionalarekin konparatuz, ez dira linealki irakurri behar dokumentu guztiak, orrialdeak pasatu ahal ditugu. Horretaz gain, guk nahi ditugun aldaketa guztiak ezarri ahal ditugu, berriz ere dena egin barik. Irakurleek galderak egin ahal izango dituzte edota modifikazioak, horregatik badago nolabaiteko komunikazio dukumentazio digitalaren eta irakurlearen artean. Dokumentu digitalek informatzeko bide asko eskaintzen dizkigute.

ITURRIAK:

Etiquetas:

  • Etiquetas